Europako Wave on Wave programarekin batera

Getxo Kirolak-ek 9 beka eskainiko dizkie kirolari gazteei, Italiako udako kirol campus batean parte hartzeko

Deialdia ireki du abuztuaren 20tik 27ra Italiako Pesaro hirian egingo den nazioarteko campusean parte hartzeko

Uretako kirolak sustatzeko Europako Wave on Wave programak (Getxo programa horretako partaidea da) deialdia ireki du abuztuaren 20tik 27ra Italiako Pesaro hirian egingo den nazioarteko campusean parte hartzeko.

DEIA.EUS - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 14:45h.

BILBO. Deialdia Getxoko 12 eta 15 urte arteko kirolari gazteei dago zuzenduta, eta guztira 9 beka eskainiko dira, bidaia-gastuak, egonaldia eta mantenua ordaintzeko. Beka horiek eskuratu ahal izateko, Getxon bizitzeaz gain, igeri egiten jakin behar da eta ingeleseko oinarrizko maila izan behar da.Campusa Europar Batasunak finantzaturiko Erasmus+Sport Wave on Wave programan sartzen da, eta Getxorekin batera, Pesaro, Varna (Bulgaria), Nancy (Frantzia) eta Adel (Eslovenia) hiriek ere parte hartzen dute. Iaz hasi ziren jarduerak egiten, eta programaren helburuak dira, besteak beste, uretako kirolak sustatzea eta tokiko komunitate nautikoa sortzea;azken horretan, ikastetxeak, kirol klubak eta itsasoarekin loturiko instituzioak sartzen dira. Iazko udan, Getxon egin zen aurreikusitako lehenengo campusa, eta, bertan, ekimenean esku hartzen duten herrietako 28 gaztek parte hartu zuten;horietatik 10 Getxokoak ziren.Beka lortzeko interesa duten pertsonak informazio gehiago eta hautagaitza aurkezteko inprimakia eska dezakete wowgetxo@gmail.com posta elektronikoan, ekainaren 29ra bitartean. Era berean, ekainaren 25ean, astelehena, 19:30ean, familia interesatuei informazioa emateko saioa egingo da Pakea Getxo Bela Eskolako pabiloian, kirol-portuan.