EZKERRALDEA

Elikadura osasungarriarekin lotutako proposamenak jaso dira Eskolako Agenda 21eko aldizkarian

Elikadura osasungarriarekin lotutako proposamenak jaso dira Eskolako Agenda 21eko aldizkarian (muskiz.org)

Duela 10 urte baino gehiago eramaten du aurrera ekimen hau Muskizko Udalak

Ingurumenarekiko kontzientziazio eta sentsibilizazioa gizartean handitzea da Eskolako Agenda 21 egitasmoaren jomuga, eta duela 10 urte baino gehiagotik, Muskizko Udalak ekimen hau lantzen du, Somorrostro Irakasgunearekin, Muskiz BHI hezkuntza zentroarekin eta San Juan Ikastetxearekin elkarlanean.

DEIA.EUS - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 14:49h.

BILBO. Hurrengo egunetan buzoneatuko den aldizkarian, 2017/2018 ikasturtean hiru hezkuntza zentro hauetan aurrera ateratako jarduerak biltzen dira. Beste gai batzuen artean, elikadura osasungarria eta orekatua jorratu dira 2017/2018 ikasturtean.

Eskolako Agenda 21eko aldizkarian hiru hezkuntza zentro hauetan egindako ekintzak laburbildu dira. Ekimen honen barruan, elikadura osasungarria sustatzeko lanean aritu dira ikasleak, adibidez, “Gosari gozoa eta osasungarria” izeneko jardueraren bidez;nolanahi ere, ingurumenaren garrantzia ere jorratu dute, esaterako, Zuhaitzaren Eguna ospatuz;eta osasunari buruz ere aritu dira, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortzeari eta desfibriladorearen erabilerari buruzko prestakuntzan.

Muskiz BHI hezkuntza zentroaren kasuan, elikadurarekin lotutako hainbat ekintza egin dira. Besteren artean, frutaren kontsumoa eta elikadura osasungarriaren garrantzia bultzatu da, tailerrak egin dira eta Muskiz Chef delakoaren lehen edizioa bideratu da. Horretaz gain, hainbat txango egin dira: Urdaibaira, Eureka museora, eta Vista Alegre baserrira, besteak beste, ekoizpen ekologikoen berri izateko. Era berean, “Ecologic Bin” proiektuari esker, sari bat eskuratu dute DBHko 4. mailako ikasleek, Negozio Planak izeneko atalean, Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako “Egin eta Ekin” izeneko programaren barruan.

Ildo beretik, Somorrostro Irakasgunean, espezie inbaditzaileei buruzko tailer bat egin da, Lorategi Botanikoa izeneko proiektua bideratu da, eta hezkuntza zentrotik kanpoko irteerak egin dira, bertako historia eta natura hobetzeko ezagutzeko. San Juan Ikastetxean, berriz, etxeko txikienekin, gosari gozo eta osasungarriez, uraren garrantziaz eta baratzeaz aritu dira. Baratzeen bidez, hezkuntza zentrora hurbildu da inguru naturala, eta haurtzarotik elikadura osasungarria izateak duen garrantzia nabarmendu da.

Udal Foroa Parte hartu duten ikasleek elikadura iraunkorrarekin lotutako beharrei buruzko azterketa zehatz bat egin dute, euren hezkuntza zentroan bertan, eta udalerrian, Borja Liaño alkatearekin batera aurrera ateratako foroan, hainbat proposamenei buruz aritzeko, esate baterako, 5. edukiontzia ezartzea eta eukaliptoen kaltetan bertako landareen bidez baso lurzatiak berritzea. Horretaz gain, foro horretan, ingurumenarekin lotuta, Muskizko Udalean lantzen ari diren bi ekimen nagusien berri eman da, alegia, Bide berdeko ibai ibilbidea eta La Glorieta inguruko basoberritzea.

Zentro arteko 2018ko Foroa

Eskolako Agenda 21eko Urteroko Foroa aurrera ateratzeko, Muskizko azoka txikiaren ondoan karpa instalatzea izan da ikusmira gehien piztu duen jardueretako bat. Oraingo honetan, aurreko urteetan egindako lanari jarraipena emateko, bertako produktuak kontsumitzea eta elikadura osasungarria sustatu dira. Horretaz gain, aparteko stand bat ipini da, komertzializatzen diren produktu ezagun batzuek duten azukre kantitatea erakusteko. Hori horrela, produktu batzuk irensterakoan barneratzen den azukre kantitate ikaragarria eta horrek osasunari eragiten dion kaltea ikusi ahal izan dute bertaratu diren muskiztar guztiek.

Secciones