Don Diego Lopez Haroko estatuaren aurrean

Bilboko alkatea buru, hiriaren sortzailearen omenezko lore eskaintza herritara egin da

Lore-eskaintza Bilboren sorreraren 718. urteurrena ospatzeko antolatutako “Hiriaren Asteko” ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenetako bat da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea buru, eta Udal Korporazioko kideak eta Hiriko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta herritarraren ordezkaritza zabala ondoan zituela, ohiko lore-eskaintza herritarra egin da gaur, Bilbo sortu zuen Don Diego Lopez Haroko estatuaren aurrean.

deia.eus - Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:46h.

BILBO. Ekitaldia Udal Korporazioak egin ohi duen desfileaz hasi da 10:45 aldera, Alkatea buru eta hainbat dantzarik eta txistularik lagunduta. Segizioak Hiriko Bandera eraman du, bi mazolarik babestuta, Udaletxetik Plaza Biribilaren erdialderaino, bertan kokatuta baitago On Diegoren omenezko estatua, Mariano Benlliure eskultoreak egindakoa.Aurten ere, Udalak gonbita luzatu die herritarrei eta hirian bisitan dabiltzan pertsonei, udal segizioarekin bat egin eta loreak utz ditzaten Bilboren sortzailearen estatuaren aurrean, eta horretarako krabelin zuriak eta gorriak banatu ditu bertaratutakoen artean.Udal Txistulari Bandaren musikaz dantzatutako ohorezko aurreskuaren eta ezpatadantzaren ondoren, lore-eskaintza herritarra egin da Bilboko Alkatea, gobernu-taldea eta zinegotzien parte-hartzeaz, Bilboko bizilagunak, Hiriko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoarekin lotutako pertsonak, Kontsul Taldea, Bilboko Ospetsuak eta merkataritza eta ostalaritzaren ordezkariak tarteko zirela, besteak beste.Doinu eta dantza herrikoiez alaitutako lore-eskaintza hau dugu Bilboren sorreraren 718. urteurrena ospatzeko antolatutako “Hiriaren Asteko” ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenetakoa, baina honekin batera, Udaletxea ezagutzeko doako bisita gidatuak, Bilboko Bandera igotzeko ekitaldi solemnea, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari egin ohi zaion harrera eta Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Gau Zuriaren edizio berri bat ospatu dira.