Polizia eta Larrialdietako Akademian

Hogeita hamar bat motozale elkartu dira gidatzeari buruz gogoeta egiteko

Euskadiko errepideetan motorrean zirkulatzearen alde on eta txar nagusiak aztertzea eta horien gainean gogoeta egitea izan da helburua

deia.eus - Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:42h.

BILBO. Motorra gidatzeari buruz gogoeta egitea, Euskadin motorrean ibiltzearen alde onak eta txarrak baloratzea, motozaleen segurtasuna areagotzeko ekarpen bateratuak identifikatzea eta zirkuituan egindako praktika baten bidez maila tekniko handiagoa lortzea izan dira Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatuta Polizia eta Larrialdietako Akademian gaur goizean egin den motozaleen topaketaren helburuak.Zilindrada handiko motorren hogeita hamar bat gidarik parte hartu dute gaur goizean Arkauten egindako jardunaldi teoriko-praktikoan. Jardunaldiaren helburua izan da Euskadiko kale eta errepideetan motorrean zirkulatzearen alde on eta txar nagusiak aztertzea eta jasotzea eta horien gainean gogoeta egitea. ?Trafiko Zuzendaritzak sustatuta egin den jardunaldi honen helburua da oso anitza den kolektibo baten iritziak biltzea motorrean ibiltzeko esperientzia hobetzeko eta, agerikoa den bezala, segurtasuna areagotzeko asmoz?, esan du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak. Eta, gainera, gogoratu du joan-etorriak motorrean egiten dituzten pertsonak direla 2015-2020 aldirako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoan jasotako arrisku-taldeetako bat.Berez, plan horretan 2020rako jasotako helburuetako bat da % 40 murriztea 2010ean izandako hildakoen kopurua. Hau da, 2010ean hildako 15 motozaleak 7ra jaistea. 2017an 8 motozale (7 gidari eta bidaiari 1) hil ziren Euskadin;aurten, ekainaren 15era arte, 5 motozalek utzi dute bizia errepidean. ?Trafiko Zuzendaritzatik jarduera hau antolatu nahi izan dugu motozaleen iritziak jasotzeko, era horretako ibilgailuak gidatzeak berekin dakartzan arriskuez kolektiboa sentsibilizatzeko eta kontzientziako eta, bide batez, Euskadiko kaleak eta errepideak erabiltzen ditugun guztion artean gailendu behar den begirunea azpimarratzeko?, esan du Trafikoko zuzendariak.Praktika zirkuituanMotorrak gidatzeak dituen abantailak eta eragozpenak aztertzeko aukera eman dien saio teorikoaz gainera, parte-hartzaileek, bukaeran, hainbat jarduera egin ahal izan dituzte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako pistan, zehazki, ariketa teknikoak abiadura motelean eta beste bat zirkuituan.Iaz Trafiko Zuzendaritzak segurtasunez gidatzeko lau ikastaro teoriko-praktiko eman zituen motor-gidarientzat (125cc), eta segurtasunez gidatzeari buruzko bi bideo eman zituen argitara You Tuben kolektibo horri zuzenduta.