EKAINAREN 30EAN

Bilbon dena prest dago "Red Bull Cliff Diving"ikuskizuna jasotzeko

Ekitaldia ikusi ahal izango da itsasontzitik edo itsasadarrean bi aldeetatik, antolakuntzak emandako gomendioak jarraituz

Jauziak itsasadarretatik ikusteko 100 itsasontziak baino ez dira sartuko, eta Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegitik, gehienez ere, 2.500 ikusle sartuko dira 2014 eta 2015eko edizio arrakastatsuen ondoren, 2018an ere atzera egingo da Red Bull Cliff Diving World Series-eko proba bat. Ekainaren 30ean izango da, hamargarren urteurrenean.

deia.eus - Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:47h.

BILBO. Aste bat geratzen denean “Red Bull Cliff Diving” jauzien ikuskizuna jasotzeko, dena dago prest Bilbon. Protagonistek 27 metroko altueratik egiten dute jauzi, 85 km/h-ko baino gehiagoko abiaduran. Ekainaren 30ean, larunbatean, Salbeko zubia berriz ere izango da uretatik zein lurretik ikusi ahal izango den ikuskizunaren lekukoa, antolakuntzaren arauak eta gomendioak jarraituz.ITSASONTZITIK IKUSKIZUNAZ GOZATUEkitaldia ikusteko ikuspegirik onenetako bat, Ibaizabal itsasadarretik lortuko da. Itsasontzi, txalupa, stand up paddle eta mota guztietako ontziak palko VIP onena izango dira, baina 100 baino ez dira sartuko.

Ekitaldiaren egunean ontziarekin Salbeko zubiaren eremura sartu nahi bada, eskabide hau aldez aurretik deskargatu eta bete beharko da. Gero, hona bidali: info@innevento.com

Izena emateko epea leku guztiak bete arte egongo da irekita (100 ontzi baino ezin izango dira sartu), baina ekainaren 24a izango da azken eguna.Sartzen diren ontziak kontrolatzeko ordutegiak: 12:30etik 15:30era (garrantzitsua: txapelketak iraun bitartean, 16:00etatik 19:30era, ezin izango dira ontziak mugitu, ez sartzeko, ez irteteko).GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN ZABALDEGITIKLur idorretik ere, ekitaldia ikusi ahal izango da. Salbeko zubira begira dagoen hiriko edozein lekutik ikusi ahal izango bada ere, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegia da ondo ikusteko lekurik onenetako bat.

Ekitaldia leku horretatik ikusi nahi baduzu, jarraitu hurrengo arauak eta gomenduak:- Logistika- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, gehienez ere, 2.500 ikusle sartuko dira.- Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegira sartzeko, zuzendu behar da:o BILBOKO TURISMO BULEGORA JOAN (Biribila plaza 1) ekainaren 27an, 28an edo 29an, 10:00etatik 20:00etara. Eskumuturrekoa bertan eskuratu ahal izango da.- Ekitaldiaren egunean, zure eskumuturrekoarekin sartuko zara ikusleen gunera. Sarrera itsasadarraren albo berean egongo da, Ingelesen landako kaiko pasealekuan.- Sarrera 14:30etik egongo da irekita, eta ekitaldia 17:00etan hasiko da (19:30ean amaituko da).

ORDUTEGIAK:Osteguna, ekainak 28 / Entrenamenduak / 16:30tik 19:00etaraOstirala, ekainak 29 / Entrenamenduak eta lehenego errondako sailkapenak/ 17:00etatik 19:30eraLarunbata, ekainak 30 /Txapelketa / 17:00etatik 19:30eraEKITALDIAREN EGUNEAN, NOLA JOAN ZAITEZKE SALBEKO ZUBIRA?Trenez: RENFE, “Bilbo Abando” geltokia.Autobusez: 01, 10, 13, 18 eta A7 lineak “Museoa 1 / Henao” geralekuan // 11 eta 71 lineak “Salbe / Igogailua” geralekuan eta “Campo Volantin / Salbe” geralekuan.Tranbiaz: Pio Baroja, Guggenheim eta Abandoibarra geralekuak.Metroz: Moyua geltokia.Autoz: Areatzako, Pio Barojako, Euskadi plazako eta Euskalduna Jauregiko aparkalekuak.AHOLKUAK ETA GOMENDIOAKJende asko hurbilduko dela ikusi denez, ekitaldira denbora nahikoarekin joatea gomendatzen da.

Ekitaldiaren egunean Salbeko zubitik hurbil dauden kaleetako zirkulazioa moztuko da;hortaz, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.RED BULL CLIFF DIVING HELDUKO DA BILBORA HIRUGARREN ALDIZRed Bull-eko jauzi ikusgarrien probak 2015ean azken aldiz egin zirenetik hiru urte igaro direnean, Bilbok, Guggenheim Museoak, Salbeko zubiak eta ibaiak Red Bull Cliff Diving World Series-eko proba hartuko dute berriro. Zehatz esateko, bigarren proba egingo da Bizkaiko hiriburuan, ekainaren 30ean. Hirugarren aldia izango da mundu-mailako serieak Bilbon egiten direna;aurretik, 2014an eta 2015ean egin ziren.

Hamargarren urteurrenean, mundu-mailako serieak Texasen, Estatu Batuetan, hasi ziren ekainaren 2an.Lau aste geroago, lehiaketak Bizkaitik, Europako Badiatik, kontinente zaharrera jauzi egingo du. 27 metroko altueratik jauskera libre akrobatikoa eta orduko 85 kilometrotik gorako abiadura konbinatzen ditu diziplina honek;jauziak ibaietan, lakuetan eta ozeanoetan egiten dira. Bilboren ondoren Europako beste bost hiritara joango da. Suitzako Sisikon geraleku berria da eta beste batzuk aurreko edizioetako egutegian egon dira: Azoreetako San Migel irla, leku klasiko eta purua;Copenhague eta Mostar urbanoak eta Polignano a Mare bitxia, plataformara iristeko etxe batetik igaro behar baita, aurten denboraldia itxiko duena eta irabazleak erabakiko dituena.Bilbon eta Danimarkan, kokalekuen ezaugarriak direla-eta, gizonezkoen lehiaketa baino ez da egingo. Gainerakoetan emakumezkoen lehiaketa ere egingo da, gero eta tira handiagoa hartzen ari den lehiaketa. Bosgarren denboraldia izango da aurtengoa. Jonathan Paredes Madrilen bizi den mexikarra mundu-mailako serieen txapelduna -Bilbon mirestu eta maitatuenetako bat izan zen- tituluari eusten ahaleginduko da beste hamahiru jauzilarien aurrean.Red Bull Cliff Diving World Series 2018. Egutegia:Ekainaren 2an: Possum Kingdom Lake, Texas (AEB)Ekainaren 30ean: BilboUztailaren 14an: San Miguel, Azoreak (Portugal)Abuztuaren 5ean: Sisikon (Suitza)Abuztuaren 25ean: Copenhague (Danimarka)Irailaren 8an: Mostar (Bosnia Herzegovina)Irailaren 23an: Polignano a Mare (Italia)Informazio gehiago: www.redbullcliffdiving.com