Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Bizkaiak, Giza Eskubideekiko begirunetik abiatuta, abegi-lur moduan duen konpromisoa berretsi du

Ekainak 20, Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, bi urteko jardunaren ostean, bostehun pertsona inguru izan dira arreta jaso dutenak

Bizkaiko Foru Aldundiak gerren eta jazarpenen ondorioz euren etxeak derrigorrez utzi behar dituzten pertsonen abegi-lur eta Giza Eskubideak errespetatzen dituen toki moduan duen konpromisoa errepikatzen du.

DEIA.EUS - Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:57h.

BILBO. Gaur, ekainak 20, Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz Foru Erakundeak berretsi egin ditu babes, larrialdietako laguntza eta Garapenerako Lankidetzaren arloetan egiten dituen politikak.Ildo horretatik, gogorarazi du pertsona errefuxiatuei abegia emateko Goihabe programak, esparru honetan aitzindaria izan zenak, erabat jarraitzen duela indarrean eta jarraipena duela;programa hau duela bi urte jarri zen abian  Siriako gerraren eta Mediterraneoko krisi humanitarioaren ondorioz. Abegia eskaintzeko programa honek esku hartze integrala eskaintzen du, batez ere abegiaren bigarren faseari dagokionez, eta egunera arte, bi urteko jardunaren ostean, bostehun pertsona inguru izan dira abegia jaso dutenak. Programak, aldi berean, beste erakunde batzuen lankidetza du (Gurutze Gorria, CEAR-Euskadi, Cáritas eta Fundación Ellacuría).Goihabe programaren helburua pertsona errefuxiatuei abegi integrala eskaintzea da eta horretarako era askotako prozesu eta esku hartzeetan antolatu da, besteak beste egoitzazkoak eta ekonomikoak, tartean hezkuntza, arlo soziala eta lana ere zainduz.Italia eta Greziako babes-esparruetatik beste leku batzuetan ezartzeko deribatutako pertsonak gutxi izan direla kontuan hartuta Goihabe programak zabaldu egin zuen bere jarduketa-eremua eta hogei nazionalitate baino gehiagoko pertsonekin esku hartu du, pertsona horiek beste ibilbide batzuetatik iristen direlako.‘AQUARIUS’‘Aquarius’ ontziarekin batera Valentziako portura iritsi diren ontzietan dauden 600 pertsona baino gehiago horien egoerari dagokionez Foru Aldundiak azaldu du Goihabe programaren bidez esku hartzeko prest dagoela lehorreratze horren ostean gure Lurraldera iritsiko diren pertsonekin jarduteko.Programa honi batu behar zaizkio Garapenerako Lankidetzan eta Larrialdietarako Laguntzan (gatazkak dituzten aldeak edo korridore humanitarioak) egiten diren inbertsioak edo Mediterraneoko ibilbide migratorioetan laguntza eta erreskate lanak egiten dituen Asociación Salvamento Marítimo Humanitario elkarteari ematen zaion diru-laguntza.Politika hauen guztien arrazoia, krisi humanitario larri baten testuinguruan, Giza Eskubideetan eta pertsonen duintasunean bilatu behar da;krisi hau II. Mundu Gerratik Europak pairatu duen larriena da. Gurea bezalako gizarte aurreratu batek goseteetatik, gaixotasunetatik, gerretatik eta heriotzatik ihes egiten duten pertsona horiei erantzuteko obligazio moral eta etikoa du.Aldunditik, halaber, egun hauetan gizarte bizkaitarra sentiberatzeko kanpaina bat egin da "Prest Gaude: Bizikidetzarako errezetak" komunikazio-ekintzaren bidez;kanpaina honetan kulturen arteko erreminta moduan sukaldaritza eta    gastronomia erabiltzen dira Bizkaira iristen deirenekiko elkarrizketa eta hurbiltasuna sustatzeko.Kanpaina web orri baten, www.prestgaude.eus, eta telebistan sare sozialetan ikusten ari den spot bat duten bideo batzuen bidez bideratuta dago. Kanpaina honetan Fernando Canales sukaldariak, África Baeta kazetariak, Maribí Salas aktoreak eta Jasone Urgoitia zine-zuzendariak parte hartu dute. Migrazioaren eta babesaren aldeari dagokionez sukaldariak Buba Cissokho (Senegal), Kathernia Kaminska (Ukraina), Jon Alexander (Kolonbia) eta Bachiro Hosaino (Siria) izan dira.