2019ko udal hauteskundeak

Roberto Muñoz izango da Barrikako EAJ-PNVren alkategaia

Roberto Muñoz

Elkarrizketa, hurbiltasuna, integritatea eta lidergoa dira haren ezaugarri nagusiak

Elkarrizketa,hurbiltasuna,integritatea eta lidergoa. Horiek dira Roberto Muñoz Garcíaren ezaugarri nagusiak, Uribe Kostako herri honetako EAJ-PNVk alkatetzarako izendatzeko orduan kontuan hartu dituenak.Muñoz aho batez aukeratu zuten Barrikako jeltzaleek iragan ekainaren 11an egin zutenUri Batzarrean.

deia.eus - Viernes, 22 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:33h.

Oraingo Barrikako alkateak berraukeratua izateko erronka honi ekin nahi dio “ilusioarekin eta erantzukizun osoz”. “Gainera, orain neure alde daukat azken urteotan alkate izanak ematen didan eskarmentua eta Barrikako herritarren zerbitzura jartzeko asmoa daukat.Niretzat benetako ohore eta pribilegioa da beren ordezkari izatea”, esan du. Roberto Muñozentzat, Barrikak hobetzea bilatu behar du eta horregatik “nire herria bizitoki hobea bihurtzeko lana egin nahi nuke eta herritar guztiok izan dezagula udalerri honek eskaintzen duen guztia gozatzeko aukera”.

Ordezkari jeltzalearen lehentasunen artean daude “herriko emakumeen elkart eari lokal batzuk lagatzea beren jarduerak egokiro egiteko aukera izan dezaten, egiten duten lana guztiz funtsezkoa delako udalerri ko kulturgintza eta aisialdirako ”. Era berean azpimarratu du nahierara eta herritarren beharren arabera antolatutako auzotaxi zerb itzua bultzatu beharra dagoela “ herri ko garraio zerbitzua hobetu ahal izateko, autobus zerbitzuaren maiztasun handiagoa eskatzen jarraituko dugun arren” .

Zerrendaburuak “ harrotasun “ handia sentitzen du azken agintaldi honetan burutu ahal izan dituen proiektuekin: “inausketaren hondakinak batzeko zerbitzua jarri dugu abian, barrikoztarrek hainbatetan eskatu diguten zerbait. Muriolan bizi diren pertsonei ere konponbidea eman ahal izan diegu egoera tamalgarrian horren luzaro egon ondoren. Barrikako ondar e geologiko eta arkeologikoari dagokion babesa eman diogu. Auzoetako saneamendu sarea garatu dugu eta, amaitzeko, Gure Etxea eraikineko lanak hasi ditugu, udalerriko erabilera askotarako lokala izan dadin ”. Roberto Muñoz García Psikologian lizentziatua et a Marketingeko goi teknikaria da. Irakurzale eta hondartzazale amorratua, 48 urte ditu eta seme eta alaba baten aita da “harrotasun osoz daramadan gauza da".

Secciones