bidaia koadernoa

Margaritaren erreinua

Mexikoko koktel nazionala da. Tekilaz, cointreauaz eta limoi zukuaz egindako edari ospetsuak

Ensenadan du jatorria. Hussong’s kantinako jabeek margaritaren errezeta orijinala mantentzen dute

Ane irazabal - Domingo, 24 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:32h.

Hamaika teoria daude Margarita koktelaren inguruan. Interneten bilaketa bat egin eta ehunka hipotesi aurki daitezke edariaren sorrerari buruz. “Baina Margarita hemen asmatu zen”, dio Carlos Mendoza zerbitzariak. Kalifornia Behereko Ensenada hirian aurkitzen den Hussong’s kantina margaritaren sorlekutzat jotzen da. Bertako paretek Mexikoko historia bizia islatzen dute. Carlosek 50 urte inguru ditu eta energiaz beteriko gizona da. Zerbi-tzari honek Hussong’sen lan egin du azken urteetan. “Taberna 1882an sortu zen eta Ensenadako kantinarik zaharrena da”, azaldu digu ia garrasika. Lokala bete-bete eginda dago eta mariachien abestiek nekez uzten dute elkarrizketa bat egiten. Hussong’sen barruan aitona-amonek, umeek eta gazteek zirkuluan dantza egiten dute. Bezeroek ez dute haien mozkorra ezkutatzen, kontrara, pozik erakusten dute.“Hemen ez dugu jatekorik ematen, soilik kakahuete batzuk eskaintzen ditugu”, ohartarazi digu Carlosek, “tontakeria bat dirudi, baina kakahueteak oso onak dira urdaila betetzeko eta gehiegi ez mozkortzeko”, gehitu du. Izan ere, margarita batek 80 zentimo balio du, eta hirugarrenetik aurrera nekeza bihurtzen da beste bati ezetz esatea. “Horregatik, nik ez dut alkoholik edaten. Lanean arreta handia jartzea gustatzen zait, bada, ehunka, agian, milaka margarita egiten ditut egunero”, azaldu du zerbitzariak.Hussong’s egunero dago leporaino. Hemen bat egiten dute ospakizunak egitera datozen Mexikoko familiek eta turista atzerritarrek. Guztien-tzat margarita da erregea. Baina nondik dator izena? Galdera horixe egin diogu Carlosi: “Emakume baten omenez sortu zen koktela. 1941ean Carlos Orozco zen Hussong’seko zerbitzari nagusia. Orozcok bezero garrantzitsua izan ohi zuen kantinan, alegia, Alemaniako enbaxadorearen alaba: Margarita Henkel”. Bien arteko harremanaren nondik norakoak ez dira ezagutzen, halere, jakina da Orozcori asko gusta-tzen zitzaiola koktel berriak asma-tzea. “Egun batean, tekila, damiana eta limoi zukua nahastu zituen eta Margaritari eman zion dasta-tzeko”, kontatu du Carlosek, “Neskatoari hainbeste gustatu zi-tzaion, Orozcok bere izena jarri ziola koktelari”. mundu mailan ezagun Gutxi zekien orduan Margaritak bere omenezko edaria mundu mailan famatua egingo zela. Hasieran mexikarrentzako kokteltzat jotzen zen, baina Kalifornia Beherean oporrak pasatzen zituzten Hollywoodeko izarrek mugaren beste aldera eraman zuten, eta AEB Amerikako Estatu Batuetan ospe handia hartu zuen. 1945ean Margarita is more than a girl’s name (Margarita emakume izena baino gehiago da) eslogana zabaldu zen Los Angeleseko modako guneetan. Hussong’seko margaritek mundu mailako pertsona ospetsuak erakarri zituen. Taberna ikoniko honetako koktelak dastatu zituzten, besteak beste, John Wayne, Steve McQueen, Marilyn Monroe eta Grace Kelly aktoreek. “Ronald Reagan presidenteari ere izugarri gustatzen zitzaizkion gure koktelak”, gogoratu du Carlosek. Edonola ere, Hussong’s ez da margaritaren aitatzat jotzen den kantina bakarra. El Rincon Andaluz izeneko kasino zaharrak ere aldarrikatzen du han asmatu zutela edaria. Kasu honetan, Margarita izeneko beste neskato bat izan zen protagonista. “Deny Negrete izeneko abeslariak bere maitale Margaritaren omenez asmatu zuen edaria”, irizten dio Ensenadan edariaren inguruan egiten den tour turistikoko Jaime Gomez gidariak. “Koktelak Negreteren izaera isla-tzen du: freskoa, bizia eta parranderoa”. Jaimek ehunka turista eraman ditu margaritagatik famatuak egin diren taberna nagusiak ezagutzera: “Fenomeno berria bihurtu da. Turistak zoratu egiten dira margaritarekin”, kontatu du gidariak.Kasuak kasu, Ensenadan ez du inork zalantzan jartzen koktela mexikarra denik. Eta ez balitz? Galdetu diogu Carlosi. “Pentsaezina da hori. Margarita Mexiko da eta Mexiko, berriz, margarita”, eran-tzun du.