XII edizioa

Udalak asteburu honetan Bilboko Areatzan egingo den Munduko Jendeen Jaialdia babestu du

Jaialdiaren kartela

Bilboko Udalak, aurten ere, ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko asteburuan egingo du Munduko Jendeen Jaialdia Areatzako Kaian.

Deia.eus - Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

BILBO. “Nortasun Irekiak” Munduko Jendeen Federazioak antolatzen duen jaialdiak, hamabi urte bete ditu aurten eta hori benetako mugarria da Bilbon bizikidetza eraikitzeko bidean. 40 elkarte baino gehiago dira, batik bat atzerritarrek osatutakoak, gizartea sentsibilizatzeko proiektu hau diseinatu eta gauzatzen dutenak;helburua, bilbotar gizartea herritar inklusiboek, irekiek eta anitzek osatzearen garrantziaz ohartaraztea da, gakoa bizikidetza eta bilbotar gizarte kohesionatuta egitea izanik.Udalak gizarte-sentsibilizazioaren arloko ekimenak bultzatzea funtsezkoa da Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planean (2017-2019) jasotako helburuak lantzeko.Programazio betea dakar jaialdiak astebururako: sentsibilizazioaren arloko tailerrak eta jarduerak, munduko dantzak eta bestelako ekimenak, federazioa osatzen duten elkarteek dinamizatutakoak, beste batzuen artean.

Secciones