euskararen erabilera

Osatek langileen hizkuntza eskakizunak izendatzeko akordioa hartu du

Plana urtea amaitu baino lehen abiatuko da eta 2022ra arte egongo da indarrean

Osatek Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sozietate publikoko administrazio kontseiluak lehen aldiz akordioa hartu du bere langileen hizkuntza eskakizunak izendatzeko, hizkuntza normalizazioan "aurrerapauso bat" emanez, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez.
Osatek sozietate publikoko administrazio kontseiluak langileen hizkuntza eskakizunak esleitzeko akordioa hartu du

Osatek Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sozietate publikoko administrazio kontseiluak lehen aldiz akordioa hartu du bere langileen hizkuntza eskakizunak esleitzeko, hizkuntza normalizazioan "aurrerapauso bat" emanez, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egindako agerraldian esan duenez

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-osatek-sozietate-publikoko-administrazio-kontseiluak-langileen-hizkuntza-eskakizunak-esleitzeko-akordioa-hartu-du-20180627122846.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

EUROPA PRESS - Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

GASTEIZ. Osasun sailburuarekin batera, Iñaki Berraondo Osasun sailburuorde eta Osatekeko Administrazio Batzordeko presidentea eta Josu Llano Osatekeko zuzendari gerentea izan dira agerraldian.

Osakidetzako euskararen erabilerari buruzko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak 17. artikuluan ezartzen du postu funtzional guztiek beren hizkuntza eskakizuna izango dutela esleituta, kasu honetan B2 maila. Nahitaezko datadun postuetarako data 2022ko abenduaren 31 da.

Darpón-en esanetan, "aurrerapauso bat da EAEko osasun sisteman hizkuntza normalizazio prozesu mailakatu baina iraunkorrean zerbitzua ematen dion gizarteari erantzuna emateko". Aurrerakada horren meritua euskal osasun zerbitzuko profesionalen ahaleginari eta konpromisoari egotzi die. Horrela, beren lanpostuko hizkuntza eskakizuna betetzen duten langileen ehunekoa boskoitu egin da azken urteetan: 2005ean %7,68 izatetik, 2017an %37,9 izatera.

Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean iragarri du aurten Osatekek berariazko euskara plan bat izango duela, Osakidetza egiten ari denaren ildo berekoa. Hala, lehen euskara plan horrek pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzea izango du xede, Osatekek euskal gizarteari eskeintzen dion zerbitzua hobetuz, bai zerbitzu hizkuntza moduan, bai lan hizkuntza gisa bultzatuta. Plana urtea amaitu baino lehen abiatuko da eta 2022ra arte egongo da indarrean, era horretan euskararen erabileraren mailakako aurrerapena ahalbidetuz.

Hain zuzen, gogorarazi du Osakidetzako 2013-2020 aldirako II. Euskara Planaren azken ebaluazio txostenak berretsi duela aurrerakada izan dela arlo horretako helburuen betetze mailan, hala kanpo zein barne harremanetan euskara ahozko zein idatzizko zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzeari buruz, nola baldintzak dauden zerbitzu zein unitate guztietan euskara lan hizkuntza bihurtzeko aukera emateari buruz.

Txostenak islatu duenez, gainera, zerbitzuko erakunde gehienetan, postuari dagokion egiaztatutako hizkuntza eskakizuna duten langileen ehunekoa altuagoa da arreta ematen duen lurraldeko biztanleria elebiduna baino, eta pazienteen poztasun orokorra euskararen erabilera eta presentziari buruz 6,4 da, 0tik 10eko eskalan.

Secciones