Alfonso Zapicok 'Los puentes de Moscú' eleberri grafikoa aurkeztuko du Bidebarrieta kulturgunean

Egileak Eduardo Madinarekin eta Fermin Muguruzarekin egingo du berba, Kike Martín kazetariak moderatutako solasaldian.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Alfonso Zapico marrazkilari asturiarraren Los puentes de Moscú (Astiberri arg.) azken nobela grafikoaren aurkezpena jasoko du. Lana, euskal gazteen zenbait historioen kontakizunez osatuta dago.

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:06h.

Egileak Eduardo Madinarekin eta Fermin Muguruzarekin egingo du berba, Kike Martín kazetariak moderatutako solasaldian. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da www.kulturguneatb.eus helbidean.

2016ko zirriborro batzuk izan ziren Los puentes de Moscú lanaren jatorria. Izan ere, negu hartako lehenengo egunean Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down magazinerako elkarrizketa izan zen. Madina 2002an ETAren atentatu batetik bizirik irtetea lortu zuen politikari sozialistak eta Muguruza Kortatu taldearen lider historikoa eta Euskadiko musikaren erreferentzia denak, kafea eta elkarrizketa konpartitu zituzten, Alfonso Zapicok une hura bere koadernoan erretratatzen zuen bitartean.

Los puentes de Moscú zubiei buruzko istorioa da, konpartitutako gizarte baten bi ertzak lotu gura dituzten gizakiei buruzko istorioa. Zapicok, beste ezer baino lehen “gatazken marrazkilari” gisa ikusten du bere burua, eta oraingo honetan Euskadiren urte beltzak marraztu gura izan ditu.

Istorio egile eta marrazkilari freelance, Alfonso Zapicok (Blimea, Asturias, 1981) Asturiaseko Printzerriko hezkuntza proiektuetan egiten du lan, eta zenbait publizitate agentzia, argitaletxe eta erakundetarako marrazkiak, diseinuak eta kanpainak egiten ditu. Prentsa marrazkilaria da lurralde mailako La Nueva España, Cuenca del Nalón edo Les Noticies egunkarietan.

Bere lehenengo lana, Frantziako eta Belgikako merkatura zuzendutako La guerra del profesor Bertenev (Dolmen, 2009) album historikoa izan zen. Zuzenean estatuan argitaratutako lehenengo lana Café Budapest (Astiberri, 2008) izan zen. Lan horretan, oraindik konpondu barik dagoen palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren jatorriak markatutako fikzioan murgildu zen. Dublinés (Astiberri, 2011) lanean James Joyceren bizitza komikian irudikatzeko apustua egin zuen, eta lan horrekin 2012ko Nazioko Komiki Saria irabazi zuen. Horretan oinarrituta La ruta Joyce (Astiberri, 2011) bidaia koadernoa sortu zen.

Zapico Frantziako Angoulêmen bizi da. Angoulême eta bere jaioterria den eta sarritan itzultzen den Asturias artean, El otro mar (Astiberri, 2013) egin zuen. Ondoren, Frantzian, asmo handiko lana egiten hasi zen, dagoeneko bi liburuki argitaratuta dituen (Astiberri, 2015 eta 2017) La balada del norte trilogia. La balada del norte bildumako bigarren eta hirugarren liburukien artean tartetxo bat hartuz, egile asturiarrak Los puentes de Moscú egin du.