bilboko auzoak

Kirol eta aisiarentzako gune berria eraiki dute Euro Parkean

Bederatzi ikastetxerekin bat egin den proiektuaren helburua Txurdinagako eremu berdea hobetzea da

Santutxuko, Txurdianagako eta Otxarkoagako umeek, parkeko berritasunez gozatzeko aukera ere izango dute uda honetan. Udal ordezkariek, Europa Parkeko kirol eta aisiarentzako gune berriak ezagutzera eman baitzituzten atzo. “Auzokideen eskuetan jartzen ditugu parkeko hobekuntzak”, adierazi zuen Juan Mari Aburto alkateak. Instalazio berria, bost gune desberdinez osatuta dago: kirolerako hiru eremu, umeek jolasean aritzeko gune bat eta gazteentzako topagune bat.

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Bilbo. Parkean zegoen futbito zelaia berri batengatik izan da ordezkatua. Berriak “umeen segurtasuna areagotuko duen” belar artifiziala du. Bere ondoan pista borobil bat dago, belar artifiziala ere baduena, bertan umeek pilotarekin jokatu dezakete. Gainera, frontoia birmoldatu dute, orain zailagoa izango da pilota galtzea, alboetan hesiak jarri baitituzte. Umeentzako jolas-eremua ere ordezkatu egin da. 600 metro karratuko gune berriak elementu asko gehitu ditu;txirrista eta zaldiko-maldikoez gain, alkateak “tirolina” nabarmendu zuen.

Gazteentzako elkargunea bi eremu ezberdinez osatuta dago. Hauek estalita daude eta eserlekuak dituzte. Topagunea wi-fi sare propioa duelako nabarmen-tzen da. Erabiltzaileek eremuan dauden biraderak eraginez aktibatu dezakete wi-fia. Sareaz gain, elkargunearen LED argiak ere biradera sistemaren bitartez piztuko dira. Gunearen helburua gazteek modu erraz eta berri batean Internet erabiltzea da.

Juan Mari Aburto alkateak;Ricardo Barkalak, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotziak;eta Samir Lahdouk, Goazen Bilbaoko bozeramileak;aipatutako berritasunak aurkeztu zituzten atzo. Alkateak berrikuntzak “auzokideen bizi-kalitatea” hobetzen zutela gaineratu zuen. Aurrerapenak parkeak dinamizatzeko planari esker egin dira, honen helburua “bilbotar guztien bizitza hobetzea” dela azpimarratu zue Aburtok. Proiektua buru-tzeko sei hilabete behar izan dituzte eta 530.000 euro inguruko finantzaketa. Gainera, diseinua sortzerako orduan bederatzi ikastetetxetako ikasleen iritzia izan zuen kontuan Udalbatzak. - I. García

Mejoras