Zirrikituetatik begira

LGTBIHn urguilua

Josu Torre - Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

HARROTASUNA litzateke, agian, ‘orgullo’rekin gaurko egunez aspaldian jaia ez ezik aldarria egiten duen kolektibo handi batek adierazi nahi dutenaren berba zuzenena. Urguilua eraman dut izenburura eta kolektiboaren izena luzatu bide batez. Betiko kontua, neronek nahi nduena idazteko eskatu zidaten eta hortik doa ‘h’ horren gehitzea. Ia mende erdi igaro da 1969.eko ekainaren 6.an Greenwich Villagen zegoen Stonewall-en homesexualen kontra izan zen sarraskitik. Hurrengo urtean NYC-n eta LA-n antolatu ziren lehen Pride Parade-ak eta harrezkero ehunka hiriburu edota lekutan urteoro ospatzen den jai-aldarri ezaguna da. Homosexualak esan dut, gay izatera edo izendatzera geroago izan zelako. Orduan bizi ginenok ondotxu dakigu 1970ko hamarkadan etzegoela gay-rik ez antzekorik ez eta lesbianarik. Are gutxiago trans-ik ez bi, inter-ik ez antzekorik. Egon, izan, noski zeudela eta zirela, esaterik ez bazegoen ere. Ausartenak, drag erreginak, trabestiak, afeminatuak eta antzeko aipatzeaz konformatu behar eta marikoi hitza edonolako irain eta mespresuz esanak majinabat min egin du gure inguruan, zirenen eta errespetatzen genituen buruetan.

Homoak gay izatera irtisiz gain, gizarte “formalak” alboratzen zituzten lesbo, trans, bi eta intersexualak elkar bildu ziren aldarri edo eguneroko borroka eramateko, orain LGTBI sigletan biltzen direnak, hain zuzen. Denak ala denak jasan ez dugunok erraz ulertuko ez ditugun irainak ez ezik torturak etakartzelatzerainoko zigorrak jasan dituzte hainbat urtez eta egun ere oraindik alor atzerakoi askotan ez daude batere ondo ikusiak. Zorionez gizarte atal handi bat aurrera doa eta talde hauek onartu ez ezik duitasunez aipatzen ditugu. Aipagarria, duela bi urte, Bartzelonako alkate andreak ostadarren koloreetako bandera astebete osoz Udaletxeko balokoian eseki izatea. Ostadarra, kolore formaz eta esanguraz, delako LGTBI kolektiboaren ikurra, zabala, izkin gabea, anitza eta irekia besteak beste. Neronek ‘H’ erantsi diot, haiek haienaz bezala hetero izateaz harro nagoelako.

Secciones