51.096 ikerketa minutu

Eroskik 30.000 euroko txekea eman dio WOP Fundazioari

Eroskik 30.658 euroko txekea eman dio The Walk On Project fundazioari (WOP), gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantzatzen laguntzeko (https://www.walkonproject.org/)

The Walk On Project fundazioari gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantzatzen laguntzeko

EP - Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:04h.

BILBAO. Eroskik 30.658 euroko txekea eman dio The Walk On Project  fundazioari (WOP), gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantzatzen laguntzeko. Zenbateko hori lortzeko zenbait jarduera antolatu ditu Eroskik, bi erakundeek sinatutako lankidetza hitzarmenaren harira.

Jarduera horiek bezeroei begirakoak izan dira, eta, partaidetzaren arabera, ikerketa minutuak pilatu baitira. Horrela, 51.096 minutu lortu dira guztira -minutu bakoitzak 60 zentimo egiten dituela-, hiru modutan: Eroski Consumer aldizkaria salduta;bezeroak osasunaren, tokikoaren eta iraunkortasunaren arloan dendetan antolaturiko ekitaldietara bertaratuta;eta Bazkidearen Egunaren harira Eroskik antolaturiko ekitaldietan parte hartuta, ekainaren 11n eta 15ean.

Txekea emateko ekitaldia egin dute ostegun honetan Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoa eta WOPeko presidente Mikel Renteria.

"Oso pozik gaude lankidetza ekimen honen emaitzarekin;izan ere, fundazio horrek zeregin garrantzitsua betetzen du gizartean, gure inguruneko gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borrokaren alorrean laguntza behar dutenei babesa emanda", esan du Martínez Berriochoak. Horrez gain, gogorarazi du hitzarmena iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoetan sartzen dela. "Hala, asmoa da bizi kalitatea eta garapen iraunkorra hobetzen laguntzea", gaineratu du.

Halaber, WOPek positibotzat jo du Eroskirekin lankidetzan aritzea, gaitz neurodegeneratiboen gorabeherak hedatzen lagundu duelako. "Bi entitateek gauzatu dugun lankidetza honek ilusio handia ematen digu, eta garrantzitsua da gure xedea betetzen jarraitzeko, ez bakarrik gaixotasun horien inguruko ikerketa lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditugulako, baita gizartean kontzientzia zabaltzeko ere ikerketaren eta zientziaren alde", adierazi du Renteriak.

Secciones