BI TXANDA EGONGO DIRA

BBK-k kirol jarduerak antolatuko ditu uda honetan Bizkaiko hondartzetan

Imagen de archivo de la playa de Sopela (Juan Lazkano)

Goizez 60 urtetik gorakoentzat eta arratsaldez familia osoarentzat

BBK-k "osasun gune handi" bihurtu nahi ditu Bizkaiko hondartzak uda honetan, eta horretarako aire zabaleko kirol eta aisialdirako ekintza sorta zabala antolatuko du, lehen aldiz. Herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea da helburua, batez ere nagusiena, intentsitate handiago edo txikiagoko kirol jarduerak eskainiz, BBK-k prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

EUROPA PRESS - Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:21h.

BILBO. Jarduerak bi txandatan egingo dira. Goizetan, 11.00etatik 13.30era bitartean, bereziki 60 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak antolatuko dira, eta arratsaldeetan, 15.30ettik 17.30era bitartean, familia osoak parte hartzeko modukoa izango da programa. Hondarretan nahiz uretan egiteko pentsaturiko jarduerak izango dira.

Jarduera programa gustu, adin eta gaitasun fisiko guztietarako prestatu da. Honela, mantentzeko gimnastika, pilates, sorbalda osasuntsurako ariketak, aquamix erlaxazioa, aquafitness, uretako jokoak, aerobic, yoguilates edo zirkuitu osasungarriaren artean aukeratu ahal izango dute nagusiek. Familientzako pentsaturiko programa intentsitatehandiagokoa izango da, eta aquamix, gymkhana, familiazumba, "altxorraren bila", multikirola, uretako jolasak, eskulanak edo herri kirolak izango dituzte aukeran.

Jarduerak doakoak izango dira, eta txandaka egingo dira Bizkaiko zazpi hondartza jendetsuenetan: astelehenetan Ereagan, astearteetan Gorlizen, asteazkenetan Mundakan, ostegunetan Muskizen, ostiraletan Lekeition, larunbatetan Sopela-Arrietaran eta igandeetan Lemoizen.

Programaren helburua da udan ere jarraitzea helduaro aktiboko jarduerak egiten, berez ikasturtean zehar egiten direnak nagusientzako BBK zentroetan, baita familiako kirola sustatzea ere, udaldian hondartzak aisialdirako leku kutunetako bat izaten dira eta.

Secciones