Meritu Polizialaren Domina

Iñaki Rodríguez, pertsona bat itsasadarretik bizirik atera zuen udaltzainak sari bat jaso du

Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak zerbitzu ekintzatzat hartu du udaltzainak egindako lan polizial berezia

Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak zerbitzu ekintzatzat hartu du Iñaki Rodríguez Rebolledo udaltzainak egindako lan polizial berezia, eta Meritu Polizialaren Domina eman dio, 2015eko San Tomas egunean itsasadarrera erori zen 50 urteko gizonezko bati bizia salbatzeagatik.

EUROPA PRESS - Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:57h.

BILBO. Iñaki Rodríguez Rebolledo Laguntza Komunitarioaren Ikuskaritzako agentea da, eta prebentzio eta zaintza lanetan ari zen 2015eko abenduaren 21ean, San Tomas jaian antolatzen den dispositibo bereziaren barruan, pertsona bat Areatzako zubitik uretara erori zela ikusi zuenean.

Orduan, erreskateko eta osasun arloko taldeei laguntza eskatu ondoren, uretara jauzi egin zuen erori zen pertsona salbatzeko, bere bizia arriskuan jarrita, hipotermia jasateko arriskua baitzuen, itsasadarreko ura oso hotz zegoen eta.

Agentearen ausardiari esker, uretara eroritako pertsona bizirik atera zuten ondorio larririk gabe. Udaltzainak berehala eta kementsu jardun ez balu, gizona ito egin zitekeen. Erreskatea amaitutakoan, biak eraman zituzten osasun zentroetara hipotermiaren sintomekin eta jasandako zenbait lesiorekin.

Horregatik guztiagatik, Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak Meritu Polizialaren Domina ematea onartu du ostergun honetan. Udaltzainei eman dakiekeen dominarik handiena da, eta 1997an eman zen azken aldiz, Constantino Renedo agenteak hiru pertsona bizirik atera zituenean suak hartutako ibilgailu batetik.