Zineuskadi plataformak bultzatuta

"Luis eta estralurtarrak"euskarazko filma estreinatuko da ostiral honetan hainbat zinema aretoetan

(YouTube - Zineuskadi Elkartea)

Pelikulak 12 urteko mutiko bakarti baten istorioa kontatzen du

Zineuskadi plataformak bultzatutako Zinema Euskaraz programaren bitartez, "Luis eta estralurtarrak" film alemana euskarazko bertsioan estreinatuko da ostiral honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait zinema aretotan. Abenturaz betetako film bat da, eta adiskidetasuna, laguntasuna eta ezberdinak direnekiko errespetua bultzatzen ditu, besteak beste.

EUROPA PRESS - Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:03h.

BILBO. Zehazki, ikusle guztientzat egokia den "Luis eta estralurtarrak" zinema areto hauetan estreinatuko dute: Niessen (Errenteria), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Golem Alhóndiga (Bilbo), Príncipe (Donostia) eta Florida Guridi (Gasteiz).

Zineuskadik jakinarazi duenez, "Luis eta estralurtarrak" filmak 12 urteko mutiko bakarti baten istorioa kontatzen du. Espazio ontziarekin bere lorategia jo duten hiru estralurtarren lagun egingo da eta oso harreman polita sortuko da haien artean. Luisek beti izan du espazioan bizitza adimentsua dagoela erakusteko interesa eta, hala, elkarri mesede egingo dion adiskidetasuna sortuko da.

Espazio ontzia berriro martxan jarri eta haien planetara itzuli ahal izateko Luisek emandako laguntzaren truke, estralurtarrek gaztea barnetegitik aterako dute eta, elkarrekin, irribarrez eta emozioz betetako abenturari ekingo diote.

Jatorri alemaniarra duten Christoph eta Wolfgang Lauenstein anaiek zuzendu dute filma. 1989an, "Balance" pelikularekin, animaziozko film labur onenari emandako Oscar saria jaso zuten Lauenstein anaiek.

Zinema Euskaraz egitarauaren baitan estreinatuko den hurrengo filma "Itsasontziak Erreskatean!" izango da, uztailaren 20an. Animazioko film luze horrek Eliasen gorabeherak kontatzen ditu. Benetako adiskidetasunari buruzko gogoeta egin beharko duen salbamenduko itsasontzi gaztea da Elias.

Secciones