580.000 aitorpen AURKEZTU DIRA

Errenta kanpaina amaitu da Bizkaian

Una persona recoge información en una de las ventanillas de Hacienda. (Oskar M. Bernal)

Foru Ogasuneko langileek, bulegoetan, aurrez aurreko 45.000 arreta egin dituzte eta, telefono bidez, 170.000 kontsulta baino gehiago erantzun dituzte

Ostiral honetan, 2017ko errenta kanpaina amaitu da;bertan, Bizkaiko zergadunek PFEZaren 580.000 aitorpen baino gehiago aurkeztu dituzte. Kanpainako azken hiru egunetan aurkeztu diren aitorpenen emaitzak kontabilizatu gabe daudenean, Foru Ogasunak 375 milioi euro itzuli ditu eta 280 milioi euro jaso ditu. Azpimarratu beharra dago kopuru horiek ez direla behin betikoak, izan ere, tradizionalki, kanpainako azken egunetan ogasunak aitorpen dezente jasotzen ditu, nagusiki, ogasunak jasotzeko likidazioak direnak.

DEIA - Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:30h.

BILBAO. Horrela, oraindik behin-behinekoak diren datuen arabera, likidazioen % 65 itzuli beharrekoak izan dira, 989 euroko bataz bestekoan, eta ordaindu beharreko batez besteko zenbatekoa 1.399 eurokoa izan da.

Beste urte batez, bizkaitarrek zabalki erabili dituzte Foru Ogasunak errentaren aitorpenaren aurkezpena errazteko martxan jarritako zerbitzuak. Hala, telefono bidezko 140.000 kontsulta agenteen bidez erantzun dira eta 31.000 sistema automatikoaren bidez eta 45.000 kontsulta artatu dira bulegoetan aurrez aurre. http://web.bizkaia.eus/eu/errentaren-kanpaina errentaren kanpainako webguneak 570.000 bisita izan ditu.

Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskainitako modalitateen artean erabilienak, beste urte betez, errenta etxean eta errenta webgunean proposamenak izan dira. 318.000 aitorpen aurkeztu dira sistema honen bitartez;bertan, zergadunek ogasunak bidaltzen dien proposamena onartu, aldatu edo ukatu behar dute soilik. Sistema horren antzera, laguntza-programa erabiliz aitorpena internet bidez aurkezteko aukera ere gehiago erabili da;hain zuzen ere, sitema horren bitartez 134.000 likidazio egin dira dagoeneko. Hirugarren metodo erabiliena aitorpenak egiteko finantza-erakundeen zerbitzua izan da;108.000 zergadunek erabili dute bide hori. Azkenik, beherantz jarraitzen duen arren, oraindik 20.000 dira aitorpena eskuz egitea erabaki duten zergadunak.

Secciones