modelo berria gaur goizean aurkeztu da

Aldundia hasi da Bizkaibusen markesinaren behin betiko modeloa instalatzen

Markesina berria. (bizkaia.eus)

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak onartutako diseinua eta ezaugarri teknikoak betetzen dituen modelo berria, iaz Portugaleten jarritako prototipoaren eboluzioaren eta hobekuntzaren emaitza da.- Irisgarritasun eta jasangarritasun ezaugarri berberak mantentzen ditu, eta irudi modernoagoa eta gaurkoagoa dauka. - Datozen egunetan hamazazpi markesina berri inguru fabrikatzeko eta instalatzeko kontratua esleituko da;zenbatekoa: 420.000€.

deia.eus - Lunes, 2 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:33h.

BILBO. Bizkaibusek datozen hilabeteetan izango duen markesinaren modelo berria gaur goizean aurkeztu da ekitaldi batean. Bertan izan dira Vicente Reyes, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatua, eta Mikel Torres, herriko alkatea.Iaz Portugaleten instalatu zen prototipoa bezala behin betiko modeloa gaur egungoa baino gardenagoa da, argiztapena ahalik eta gehien zaintzen du itzalpeko eremuak saihesteko, mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasuna bermatzeko nobedadeak dauzka, ingurumena gehiago errespetatzen du, guztiz birziklatu ahal diren materialekin eginda dagoelako, itxaronaldietarako informazioa erakusten duen pantaila bat dauka, eta gainera, irudi modernoagoa dauka.Hala ere, herri bideetan testatu ondoren hasierako prototipoa hobetzen duten aldaketa batzuk egin dira. 2 metroko moduluak izan beharrean, 1,5 metroko moduluak dauzka;hortaz, lurzoruaren ezaugarriei hobeto egokitzen zaie, eta baliteke alboko itxiturak izatea edo ez izatea, geralekuaren ezaugarri fisikoen arabera. Gainera, egituraren diseinu berriak errazago muntatzeko modua ematen du.Sabai eta albo gardenak dauzka orain ere;beraz, markesinaren inguruan nahiz barruan gertatzen ari dena ikus daiteke. Sabaiaren gainean Bizkaiko Foru Aldundiaren diseinu korporatiboaren bereizgarri diren haritz hostoak dauzka serigrafiaturik. Beirak, 6+6koak, tenplatuak eta laminatuak, prototipoan baino dimentsio txikiagokoak dira;hala, jartzerakoan maneiagarriagoak dira, eta ez daukate ertz bizirik. Beirak egituran ahokatuta daudenez, behin betiko markesinak ematen duen sentsazioa da zurrunagoa izatearena eta euriaren aurka aterpe eta babes handiagoa ematearena.Euri-ura kanpora botatzeko modua ere hobetu da;izan ere, erabiltzen den zorrotena ez da ikusten, metalezko egituran integratuta dagoelako. Egur-bilbe laminatuak tratamendu espezifikoa dauka, onddorik eta intsekturik ez agertzeko. Vicente Reyesek, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak nabarmen duenez, "Bizkaibusen markesina berria iaz Portugaleten jarri zen prototipoaren eboluzioaren eta hobekuntzaren emaitza da;beraz, eskerrak ematen dizkiogu Mikel Torres alkateari, eman zizkigun erraztasunengatik. Sartutako hobekuntza guztiei esker, markesina berria funtzionalagoa da, eta estetika hobetzen da;hala, hobeto egokitzen zaio Bizkaibusen irudi korporatiboari".Euskarri iskiatiko funtzionalagoaEuskarri iskiatikoaren diseinua ere apur bat aldatu da, funtzionalagoa izan dadin. Hasierako prototipoan egurrezkoa zen, hegal gisa jarrita zegoen eta txikiagoa zen. Behin betiko diseinuan altzairu herdoilgaitzezkoa da, alboetan ainguratuta dago eta handiagoa da. Jesarleku berriak ere altzairu herdoilgaitzezkoak izango dira eta beso-euskarriak izango dituzte.Argiteria ahalik eta gehien zaindu diren elementuetako bat da, eta diseinu berriak hobetu egiten du, mantentze-lana errazteko. Jatorrizko diseinuaren led argien teknologia mantentzen da, kontsumo txikiko lanparekin.Gainontzekoan, behin betiko diseinuan informazio-pantaila mantentzen da, diseinuarekin bat eginda. Publizitaterako eremuaren gainean dago, ezkerraldeko panelean;autobusak helduko diren orduak denbora errealean jakiteko aukera ematen du. Eta gurpildun aulkietarako eremua ere bai;lehengo markesinetan moduluetako bat jesarlekurik gabe uzten zen erabilera horretarako, besterik gabe, baina seinalizatu gabe.

Fabrikatzeko eta instalatzeko kontratua gutxi barru esleituko da.Aurreikusita dago Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak datozen egunetan 17 bat markesina fabrikatzeko eta instalatzeko kontratua esleitzea 420.000 €-tan. Hori aurreko urteetako zenbatekoaren bikoitza da. Foru Aldundiko arduradunak nabarmendu duenez, "Helburua ez da ondo daudenen ordez hauek jartzea. Zera egingo dugu: egoera txarrean daudenak apurka kendu edo markesinarik ez daukaten geraleku berrietan instalatu".

Secciones