Gaurtik zapatua arte

"Bilboko Kalealdia"kaleko antzerki eta arteen nazioarteko jaialdia hasi da

Jendaurreko agerraldian, Alkateak “artisten lana duintzen eta profesionalizatzen lagunduko duen lankidetza publiko-pribatua” indartzeko premia nabarmendu eta “duela zenbait hilabete bertako eszena sektore osoarekiko kontaktu eta bileren bitartez abiarazitako entzute-prozesuarekin aurrera egiten jarraitu” behar dela adierazi duGaurtik zapatua arte, Casilda Iturrizar Parkea aire zabaleko antzoki erraldoia bihurtukoda, bi zirku karpa eta programazioaren zati handi bat jasoko baititu, Euskal Museoarekin, Areatza inguruarekin, Arriaga Antzokiaren kanpoaldearekin eta Plaza Barriarekin bateraProgramazioak estatu mailako zazpi estreinaldi eskainiko ditu, baita dozena erdi euskal konpainiaren azken kaleko lanak eta Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Italiatik etorritako hainbat talderen era askotako ikuskizunak ere

deia.eus - Lunes, 2 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:25h.

BILBO. Juan Mari Aburto Alkatea buru, ondorengo bost egunetan nazioarteko antzerki-talderik garrantzitsuenetako batzuek landutako 65 proposamen eszeniko eskainiko dituen “Bilboko Kalealdia” Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiaren XIX. edizioa ireki da gaur.“XIX Bilboko Kalealdiaren” irekiera gaur eguerdian egin da Euskal Museoko klaustro eraberrituan. Bertan, Kataluniako Moveo Cia konpainiak “Conseqüències” izenburuko ikuskizuna eskaini du, programazioari hasiera emanez.Jendaurreko agerraldian, Aburto Alkateak, "euskal eszenaren osasun ona” nabarmentzeaz gain, berariaz azpimarratu du “lankidetza publiko-pribatua indartzeko premia, artisten lana profesionalizatzeko”. Era berean, “duela zenbait hilabete bertako eszena sektore osoarekiko kontaktu eta bileren bitartez abiarazi genuen entzute-prozesuarekin aurrera egiten jarraitu” behar dela adierazi du, “sektorearen eskakizunak hobeto ezagutzeko eta laguntza instituzional are aktiboagoa emateko oinarriak finkatu ahal izateko”.Bilboko Udalak antolatzen duen “Bilboko Kalealdia” Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak hemeretzigarren edizioa ospatuko du aurten, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bildu ditu.Gaur hasi eta zapatura arte, hilak 7, 65 emanaldi izango ditugu. Horietako asko, aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzen ari den Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioan parkeak apainketa berezia edukiko du Hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi etorria emateko.Guztira 26 konpainiak hartuko dute parte: 6 Euskal Herrikoak, 6 Estatuko gainerako lekuetakoak eta besteak, Frantziatik –kaleko antzerkiaren Europako erreferente nagusia– Erresuma Batutik, Italiatik edo Belgikatik etorritakoak. Euren lanak, dagoeneko ohikoak diren Areatzako, Plaza Barriko eta Arriaga Plazako agertokietan aurkeztuko dituzte, eta baita dagoeneko aipatu den Casilda Iturrizar parkean ere. Aurten zirkuko karpa bi instalatuko dira parke horretan, eta baita kaleko arte eszenikoez gozatzeko zabalik egongo diren beste lau agertoki ere. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioa Euskal Museoko kristalezko atari berrian irekiko da datorren uztailaren 2an.2018ko Bilboko Kalealdiaren programazioak, Estatuan lehen aldiz ikusiko diren zazpi ikuskizun eta Euskadiko beste estreinaldi bat jasoko ditu. Konpainia hauek dira: Aller-Retour Cie eta “Journal de nos corps” zirku ikuskizuna;Ginger Brass Experiment, Imperial Kirikistan hirukotea eta trobadoreengandik eta komedianteengandik hurbil dagoen “La Parade Impériale du Kirikistan” musika ikuskizuna;Le Chapito de Nouvelle – Calédonie “Caillasse” lanarekin;Rosie Volt, Saseo Cie, eta zirkuko “Cabaret de poche” ikuskizuna;eta Britainia Handiko Barada Street, izen bereko akrobazia eta musika emanaldiarekin, Europa osoko jaialdi askotan zenbait sari jaso ondoren helduko dena Bilbora. Amaitzeko, Zirkus Morsa konpainiak “La fin demain” aurkeztuko du Euskadin lehen aldiz.