AZAROAREN 6AN

Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldia Bilbon izango ospatuko da aurten

Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa aurkeztu dute Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotziak. Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.

DEIA - Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:00h.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira;eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.