Etxaniz Suhiltzailearen plazan eta Sabino Arana kalean

Ibilgailuak azkar kargatzeko puntu berri bi jarri dira Bilbon

Puntu berri biak Etxaniz Suhiltzailearen plazan eta Sabino Arana kalean kokatuta daude. (BILBAO.EUS)

Bilboko Udalaren eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko akordio bati esker lortu dira zamatzeko bost gune guztira

Bilbon ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko bi puntu berri egondo dira. Bata, gaur goizean aurkeztu dutena, Etxaniz Suhiltzailearen plazan egongo da, eta bestea, aldiz, Sabino Arana kaleko 53aren parean. Bigarren hau, irailean martxan egotea aurreikusten da. Instalazio berri biak, Bizkaiko hiriburuan lehendik zeuden beste hiru instalazioei gehitu behar zaizkie, beraz, bost egongo dira guztira.

DEIA - Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:24h.

Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak urtarrilean sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker instalatu ahal izan dira instalazio berri hauek. Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko aholkulari eta zuzendari nagusiak sinatu duten hitzarmenak lau urteko iraunaldia izango du, kargatzeko puntuak funtzionatzen hasten direnetik hasita.

Energiaren Euskal Erakundeak badu “R-KARGA” promozioa. Horren bidez promozioan inskribatutako ibilgailu elektrikoen erabiltzaileek kargatzeko puntu publikoetan ibilgailuak dohainik kargatzeko aukera dute. Promozio hori 2019ko ekainaren 30era arte da.

Bilboko Udalak jasangarritasun-arloan beste batzuekin batera parte hartzen du zenbait ekimenetan, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta gas kutsagarrien isurpenak murrizteko asmoz. Horrela dago jasota udalaren plan batzuetan. Horien artean daude Bilboko Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta Bilbon Ibilgailu Elektrikoa zabaltzeko Plan Estrategikoa;eta horietan bietan beste erakunde batzuekin elkarlanean aritu nahi du udalak.

“Gure helburua Bilbon ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzea da eta horientzako elektrizitate-horniketa berma dezaten kargatzeko azpiegiturak ezartzea” esan du Alfonso Gilek. Pozik agertu da “garraioaren elektrifikazio-arloan egiten ari diren aurrerapenenengatik”. Haren hitzetan “horrelako azpiegiturak edukitzea funtsezkoa da, baita erakundeen artean elkarlanean aritzea ere”.

Energiaren Euskal Erakundeak, bere aldetik, helburu berberak ditu, ibilgailu elektrikoen masa kritikoa lortze aldera, 2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoak ezarri bezala.

Energiaren Euskal Erakundeak azkar kargatzeko puntu hauen kudeaketa IBILen esku utzi du. Enpresa horretan Energiaren Euskal Erakundeak % 50eko partaidetza du eta gainerako % 50a Repsolek. Kokaleku berri bietan 50 kW-ra arteko potentzia duten hiru tutuko karga arineko terminalak jarriko dituzte. (Chademo, Combo CCS eta Mennekes konektoreekin). Gainera, denak bide publikoan daude;era horretan, ibilgailu elektrikoaren erabiltzaileek kargak edozein ordutan eta asteko edozein egunetan egiteko aukera izango dute.

“Energiaren Euskal Erakundeak lanean jarraitzen du Euskadin mugikortasun elektrikoa sustatzeko, garraioaren efizientzia energetikoari begira eta euskal industria-ehunaren elementu traktore gisa. Hori lortzeko funtsezkoa da kargatzeko azpiegiturak lurralde guztiari estaldura ematea. Teknologia honek enpresen mugikortasunera heldu behar du, baita herritar partikularren mugikortasunera ere” esan du gaur goizeko aurkezpenean EEEren zuzendari nagusia den Iñigo Ansolak.

EEEk hau bezalako proiektuez gain, badu abian asmo handiko diru-laguntzen programa bat, garajeen barruan zein kanpoan kargatzeko puntuak jartzen laguntzeko. Garaje kolektiboetako enbor-instalazioak % 100eko diru-laguntzak ditu. Neurri aurrendari hori 2017an hartu zen.

ARIN KARGATZEKO 5 PUNTU BILBON

Instalazio berri bi hauek zerbitzuan jarri ondoren (inauguratzen dena abian dago jadanik), bost izango dira Bilbo urian ibiltzen diren ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko puntuak. Lehendik dauden hiru karga-puntuak leku hauetan daude:

Begoñako Andra Maria 47an, basilika ondoko taxi-geralekuaren alboan.Leizaola Lehendakariaren etorbideko 5ean.Elcano 8an, Moyua plazaren ondoan.

Arin kargatzeko puntu hauek abian jarrita, Bilbok uriko kaleetan ibilgailu elektrikoa zabaltzearen alde egiten du, ibilgailu termikoen isurketa kutsagarriak murrizteko.

Secciones