urteko kostu operatiboa 359 milioi €-koa da

Garraio publikoa Bizkaiko udalerri guztietara heltzen da

Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 aldiko Plan Estrategikoaren prestakuntzaren lehen fasea aurkeztu da Batzar Nagusietan.

Bizkaitarren %90ek gutxienez bi garraiobide publiko erabil ditzakete, batez ere autobusa eta trena;gainera, bizkaitarren %92k 300 metro baino hurbilago dute garraio publikoaren geralekuren bat. Bizkaiko udalerri guztietara heltzen den garraio publikoaren sarea edukitzeak bere kostua dakar: 359 milioi € urtean.

deia.eus - Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:39h.

BILBAO. Datu horiek gaur goizean Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko diputatu Vicente Reyes-ek Bizkaiko Batzar Nagusietan, berak eskatuta bertaratuta, aurkeztu duen agiri honetatik atera ditugu: "Bizkaiko garraio publikoaren egungo egoeraren diagnostikoa". Agiri hori Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 aldiko Plan Estrategikoaren prestakuntza-lanetan egin da. Horren kontratazioa Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzak (BMA) erabaki zuen bere lehen bileran.Plana prestatzeko lanen egutegian 4 fase daude: abiatzea, egungo egoeraren diagnostikoa, plana diseinatzea, plana zehaztea eta gobernu eredua zehaztea.Diagnostikoaren ondorioetan azpimarratu beharra dago Bizkaian garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak oso pozik daudela zerbitzuarekin: oso ongi altua ematen diote, 7,8 puntu 10etik;nota 7tik gorakoa garraiobide guztietan. Bizkaiko garraiobide nagusiak hiriarteko autobusa (Bizkaibus) eta trenbidea (Metroa, EuskoTren, Renfe, Feve) dira.KOSTU OPERATIBOAAzaldu berri dugun zerbitzu ona edukitzeak kostu operatiboa dakar: 359 milioi euro urtean;kopuru horren %69 administrazioen ekarpenekin estaltzen da (248,3 milioi) eta %29 baino ez da ordaintzen tarifa-sarreren bidez (105,3 milioi).Osteren batez besteko kostua 2,3 €-koa da;beraz, estaldura %35,4koa da. Horrek esan nahi du ostera bakoitzeko 0,68 € biltzen direla batez beste eta administrazioek gainerakoa ordaintzen dutela, 1,21 €. Beraz, herritar bakoitzak 163 €-ko diru-laguntza jasotzen du batez beste.