Euskararen enbaxadoreak

Euskararen berri emango dute Frisian igandera arte

Europako Kultur Hiriburua den Leeuwardenen bertsolariak eta musikariak izango dira gure hizkuntzaren enbaxadore

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Leeuwarden - Hizkuntza aniztasunean arreta jartzea da Leeuwarden 2018 proiektuaren zutabeetako bat. Izan ere, aurtengo Kultur Hiriburua Herbehereetako iparraldeko Frisia eskualdean dago, alegia, hizkuntza bat baino gehiago dituen eremu baten bihotzean. Frisiera dute berezko hizkuntza, baina nederlandera da eremu publikoan nagusi. Min-tzaira txikien elkargune da Lân Fan Taal, hiriaren erdigunean kokatua. Astero hizkuntza bat gonbidatzen dute eta uztailaren 1etik 8ra euskararen txanda da.

Frisiera bultzatzeko Afûk elkartearekin lankidetzan, Etxepare Institutua eta Euskaltzaleen Topagunea dira Euskal Asteko antolatzaileak. Hizkuntzen Egongela izeneko gunean, euskara sustatzeko kanpainen afixak eta Basquetour erakundeak bidalitako Euskal Herriko argazkiak jarri dituzte, baita euskarazko liburuen eta jolasen erakusketa bat ere. “Guk egiten duguna beste hizkuntza ba-tzuentzat egokia izan daiteke”, dio Topaguneko Jurdana Martinek.

Euskaldunek Alemania ekialdeko sorbiarrei hartu diete lekukoa eta datorren astean Man uharteko zelten txanda izango da. Euskararen ordezkari, Xabi Paya bertsolaria eta Joxan Goikoetxea eta Josune Marín musikariak daude Leeuwardenen egunotan. Asteazkenean, kontzertua emango dute, euskal kantagintza tradizionala abiapuntu. Ostegunean, Frisiako hainbat artista igoko dira oholtzara eta, ondoren, Bost Hitz ikuskizunaren bidez euskal kultura frisiarrei hurbilduko diete. Ostiralean, euskal musikari eta bertsolaritzari buruzko zenbait tailer gidatuko dituzte Payak eta Goikoetxeak.

Hizkuntzen Egongelako koordinatzaile eta Afûk elkarteko kide Mirjam Vellingak dioenez, Donostia 2016n dago frisiarren eta euskaldunen arteko trukearen abiapuntua eta han hasitako bidean sakondu nahi izan dute. “Beste hizkuntza batzuetako ideiak batu nahi ditugu, hizkuntza txikiak nola sustatzen diren ezagutu”, azaldu du. “Frisiar askok uste dute beraiena dela hizkuntza txiki bakarra baina haiek bezalako beste asko daudela ikusten ari dira hemen