Zirrikituetatik begira

‘Mordaza’ legea ala delitu

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

HERENEGUN hiru urte bete dira Españiako estatuan Hiritarren Ziurtasunerako legea abian jarri zutenetik, Mozala edo Mordaza izenez ezagunagoa den arren. Izan ere titulu esangurutsu horren azpian justu alderantzizkoa gordetzen delako praktikan. 2015.eko martxoaren 30.ean onartu eta hiru hilabete geroago martxan jarri zituzten jardunek, legeak berak dionaren haritik “Policia eta GCrekiko adeitasun eta begirunearen kontra egindako edozer” zigortzeko eginak dira. Laburbilduz, Espaiñian hiritarrak horiek dira eta ez beste inor. Legea zehaztuz, mila maneretan 600.000 euro arteko multak jartzeko bidea ematen die polizi eta GC-ei. Inodik delitua ez den isun administratiboak, alegia. Beste modu batera begiratuz, Ogasunaz nahiko ez eta dirua biltzeko bide berri bat. Nonbaitetik atera behar, korrupzio bidez lapur horiek eraman dituzten diru pilak.

Kopuruak ikaragarriak dira. 18 hilabetez, 2016ko amaierarako, 131 milio eurotik gora bildu zituzten multa horiekin. Ia 50.000 isun jarri dituzte dagoeneko, egunean 48tik gora. Eta txiki geratzen naiz, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariari eman zizkieten datu horiek duela hilabete eta honek zehaztu nahi zuen kopuru horietatik landa zeundela Mossos D’esquadra eta Ertzainak bildutakoak. Horiek gehitu ezkero, hainbat gehiago beraz. Diru biltze maltzur hori gutxi balitz, Mozala Legea bortizki zuzendua dago edozein motako adierazpen askatasunaren kontra. Hor nonbait irakurri nuen bezala, “Seguritatea, gizartea kontrolatzeaz nahasiz”. Besteak beste, gogoan dut Berria’ko kazetari bati isun bat jarri ziotela Twitter-en argitaratutako manifa bateko argazki batengaitik. Dirudienez, hirugarren urteurrenarekin batera, hainbat talde ekintzailek aldarriari berrekin diote erabat fazista kontsideratzen duten lege hori ezabatzeko, ekimenean Madrileko Gobernu aldaketaren mezedea izango dutelakoan. Seguridad Ciudadana Legeak ez omen du deliturik salatzen, nik bai ordea, Mordaza Legea bera da Administrazioaren delitu larria.

Secciones