Eustaten datuen arabera

EAEko industria produkzioa %2,2 gehitu zen joan den maiatzean

EAEko industria produkzioa %2,2 gehitu zen joan den maiatzean.

Urtaroen eragina zuzenduta, euskal industria produkzioa %1,9 hazi zen maiatzean, apirilarekin alderatuta

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria produkzioa %2,2 gehitu zen PASA den maiatzean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta 2017ko hil beraren aldean. Horrela, 2018ko lehen bost hiletan, industria jarduerak %2,5eko hazkundea izan du, 2017ko aldi beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, euskal industria produkzioa %1,9 hazi zen maiatzean, apirilarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

EP - Miércoles, 4 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:40h.

BILBO. Herrialdeka, maiatzeko industria produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera ezberdina izan da. Horrela, Gipuzkoan %8,4 eta Araban %1,7 gehitu den bitartean, Bizkaian %3,3 murriztu da.

Industria produkzioaren maiatzeko indizearen bilakaerak emaitzaezberdinak dakartza sektore industrial handietan, 2017ko maiatzekoaren aldean. Hain zuzen, ekipoko ondasunak %7,8 hazi dira, eta bitarteko ondasunak %1,2;aitzitik, energia %3,4 jaitsi da. Kontsumo ondasunak, oro har, %3,7 jaitsi dira, eta haien barnean, kontsumo ondasun iraunkorrak %16,2 jaitsi dira, eta ez iraunkorrak %1,6 gehitu.

Maiatzeko hil arteko aldakuntza ere oso bestelakoa izan da industria talde handietan. Ekipoko ondasunak %2,4 gehitu dira, eta bitartekoondasunak %1,9, baina energia %0,4 murriztu da. Kontsumo ondasunak, guztira, %1,1 gehitu dira, ez iraunkorrak %1,8 gehitu eta iraunkorrak %0,9 jaitsi baitira.

Halaber, EAEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hauek izan dituzte hazkunderik handienak maiatzean, urte artean: makineria eta ekipoak eta material eta ekipo elektrikoak %8,2ko gehikuntza, eta garraio materiala %7,6koa. Jaitsierak urte artean, sektore hauenak izan dira: zura, papera eta arte grafikoak, %4,2ko jaitsierarekin, eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %1,5ekoarekin.

Secciones