Bermeoko geltokiak hobetuko dira

Udalak erabakia hartu du herritarren eskaerak eta beharrisanak kontuan hartuta

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Bermeo - Bermeoko Udalak Bermibuseko geltokiak egokitzea erabaki du. Horrela, San Juan portalean gelditu beharrean, anbulatorio parean geldituko da, bertara doazen herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobeto bermatzeko;izan ere, geltoki horretan geldi-tzen diren erabiltzaile asko anbulatoriora joaten dira eta euretariko batzuen mugikortasuna murriztua da.

Bermeoko Udalak erabaki hau hartu du herritarren eskaerak eta beharrizanak kontuan hartuta, adierazi du Benito Ibarrolazak, Bermeo Zerbitzuetako zinegotziak. Ildo horretan, helburua kalitatezko zerbitzua eskaintzea dela azpimarratu du.

Bestalde, ingurumena zaintze aldera eta trafikoa saihesteko, Ibarrolazak, Aritzatxu hondartzara joateko, autoa erabili beharrean, autobusa erabiltzeko eskatu die herritarrei;horrela, “gutxiago kutsatzen dugu eta guztion artean gure ingurua zaintzen dugu”. - DEIA

Secciones