Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldia

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketaren irabazlea

Anders Fjeldsted Sextet, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan garaile

Anders Fjeldsted Sextet danimarkako taldea, Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketa irabazi du. Halaber, bigarren saria Pepe Zaragoza Quintet talde espainiarrarentzat izan da eta, banda horren saxo-jotzaileak, Joan Saldañak, bakarlari onenari emandako saria eskuratu du.

EUROPA PRESS - Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:01h.

BILBO. Aurten, gainera, zaleek bat egin dute epai-mahiarekin eta Publikoaren saria seikote danimarkarrari eman diote. Bakarlaririk onenaren saria, ordea, Iñigo Ruiz de Gordejuelari eman dio publikoak, Alexey León Quintet taldeko piano-jotzaileari, hain zuzen ere.Anders Fjeldsted kontrabaxu-jotzailea bere belaunaldiko musikari preziatuenetako bat da Danimarkan. Bere herrialdeko nahiz nazioarteko hainbat artistarekin batera aritu da: Carsten Dahl, Jesper Thilo, Rodney Green, George Garzone eta Alvin Queen. Haren seikotearen musika batik bat originala da, Charles Mingusen edo Thelonious Monken inspirazioarekin, betiere soinu adierazkor eta organiko baten aldeko apustua eginez. Seikotean, Oilly Wallace (saxo altua), Rolf Sorensen (tronpeta), Soren Host (saxo tenorra), Artur Tuznik (pianoa) eta Henrik Holstekin (bateria) batera jarduten da.Bigarren sariaren talde irabazlearen liderra, Alacanteko Pepe Zaragoza tronpeta-jotzaile eta musikagilea, Valentziako egungo jazz musikari gazteenen artean izenik esanguratsuenetako bat bilakatu da. Bere boskotearen aurrean lehenengo diskoa atera zuen orain dela gutxi, La plaça dels somnis, eta kritika bikainak jaso ditu, baita bi sari ospetsu ere: Ciudad de Talavera III Nazioarteko Jaialdia, 2015ean, eta Castellóko Universitat Jaume Iaren VII Jazz Jaialdia, 2016an. Taldekideak honako hauek ditu: Joan Saldaña (saxoa), Antoni Saigi (pianoa), Javier Pérez (kontrabaxua) eta Roger Gutiérrez (bateria).SariakTalde Lehiaketaren irabazleek 4.300 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean. Gainera, talde irabazlea gaur, uztailak 8, jardungo da berriz Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan, 21:00etan, Michel Camilo eta Tomatitoren aurretik. Halaber, garaileek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissako Jazzaldietan ere parte hartuko dute, Getxo Jazzaldiak horiekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro eskuratuko ditu.2018ko TALDE LEHIAKETA

Epaimahaiaren Saria1. Saria: ANDERS FJELDSTED SEXTET2. Saria: PEPE ZARAGOZA QUINTETBakarlaririk onena: JOAN SALDAÑA (Pepe Zaragoza Quintet;saxoa)

"Cifu" Publikoaren SariaTalde irabazlea: ANDERS FJELDSTED SEXTETBakarlaririk onena: Iñigo RUIZ DE GORDEJUELA (Alexey León Quartet;pianoa)

Secciones