Kontsumitzaileen kexak direa eta

BBK Liveko esparruak edateko ur-iturri nahikoak eskaini behar ditu

Una edición anterior del BBK Live

Oso garesti zeuden ur-botilatxoak erosi behar izan zituzten kontsumitzaileek

Iazko BBK Live amaitutakoan, bertan egon ziren kontsumitzaile batzuen kexak heldu zitzaizkigun EKA/ACUV-era: zioten ez zutela edateko ur-iturririk aurkitu eta komun batzuetako konketetan “ur ez edangarria” iragartzen zuten kartelak ikusi zituztela, eta, haserre handiarekin, oso garesti zeuden ur-botilatxoak erosi behar izan zituztela. Azaldu behar ez diren arrazoiengatik, pertsona-miletako hamarrak biltzen dituen ekitaldi batean edateko ur-erabilgarritasuna funtsezko eta nahitaezko kontua da.

deia.eus - Lunes, 9 de Julio de 2018 - Actualizado a las 15:00h.

Hala ere, jaialdiko weborriak https://www.bilbaobbklive.com aurtengo ediziorako jartzen dituen jaialdiaren gunearen eta kanpalekuaren planoek ez dute edateko ur-iturririk erakusten. EKA/ACUV-en komunetako konketetan ur edangarria egongo dela ulertu nahi dugu, baina horrez gain BBK Liveko esparru osoan zabaldutako edateko ur-iturriak egon beharko liratekeela pentsatzen dugu, ondo seinaleztatuta, bai bertan bai planoetan ere. Oraindikago Last Tour antolatzaileak kanpotiko edaria eta janaria sartzea debekatzen duela kontuan hartuz. Prentsan argitaratu denaren arabera, Last Tourrek esan du debeku hori ohiko praktika dela jaialdi-mota horretan.

Egia da. Baina ez dio horrengatik gehiegizko jardute izateari uzten. Iazko otsailean Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) zinemetan kanpotiko edaria eta janaria sartzeko debekuari buruz Madrileko Komunitateak luzatu zion galdera bati erantzuteko txosten bat argitaratu zuen.

http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/docs/documentos/consumo/estudios/Informe_cine_comida_bebidas.pdf.

Bere konklusioa: “Zinema-aretotik kanpo erositako edariak eta jakiak sartzeko debekua, zinemaren barruan erosiak direnean produktu horien beraien kontsumoa onartuta egonda, legez kontrakoa da eta gehiegizko izaera du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 82, 86.7 eta 89.4 artikuluen arabera”

Txostenak zinema-aretoez dihardu, baina bere ebazpena kontzertuetan eta BBK Live bezalako jaialdietan ere ezin hobeki ezar daitekeela uste dugu EKA/ACUV-en.

Iazko BBK Liven polemika sortu zuen ere bai jaialdia amaituta Cashless eskumuturretan 2 euro baino gutxiagoko soberako kantitateak berreskuratzeko ezintasunak. Antolatzaileak kexei jaramon eginda, antza, sistema hobetu du. Bere weborriak azaltzen duenez, eskumuturra online kargatu bada uztailaren 17tik aurrera soberako dirua automatikoki eta osorik itzuliko da. Karga-postuetan kargatua izatekotan, postu horietan soberakoaren itzulpena eskatu ahal izango da zenbateko minimorik eta kostu estrarik gabe. Bai egongo da, hala ere, euro bateko kostua transferentziagatik soberakoaren itzulpena uztailaren 18tik 26ra antolatzaileak indarrean jarriko duen itzulpenetarako atarian eskatzen bada.

Secciones