Aurten 65 ikuskizun antolatu dira eta iaz 58

23.3000 pertsona joan dira Bilboko kalealdiaren azken ediziora

2017ren aldean kaleko antzerki eta arteen jaialdiak bildu duen jendetza %12 handiatu da

23.300 pertsonak, 2017an baino %12 gehiagok, gozatu dute Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdietan. Bilboko Kalealdiaren azken edizioa honek, uztailaren 2tik 7ra egon da hiriko zenbait lekutan.

Deia - Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:56h.

BILBAO. Programatutako ikuskizun kopuruak gora egiteaz gain, iazko 58tik aurtengo 65era, eguraldi egonkorragoak ere eragina izan du ikus-entzuleen erantzun bikainean. Horrela, aurten hiru baino ez dira izan euriaren ondorioz bertan behera utzi behar izan diren saioak, guztiak ere asteazkenean, uztailaren 4an. 2017an 6 izan ziren bertan behera utzi behar izan ziren ikuskizunak. Zehatzago esanez, eskaini ezin izan diren saioak Mystérieuses Coiffures, Circ Panic eta Maduixa konpainienak izan dira.

Ikus-entzule gehien batu zituzten ikuskizunak Rosie Volt eta Saseo Cie izan ziren, eta bien agertokia Arriaga plaza izan zen. Halaber, Casilda Iturrizar parkean instalatutako karpak ia guztiz beteta egon ziren egunero, inguruan beste emanaldi batzuk egoteak ere animatuta. Ostiralean Euskal Museoan programatutako saio bietarako gonbidapenak ere agortu egin ziren.

BILBOKO KALEALDIAren aurtengo edizioak zenbait berrikuntza jaso ditu programazioan, “barkillo saltzailearen” eta “krispeta saltzailearen” figurak, besteak beste, eta jaso duten harrera bikaina izan denez, etorkizunean ere jarraituko dute. Orokorrean, Casilda Iturrizar parkeko jarduera guneak ikus-entzuleen erantzun bikaina jaso du, umeentzako gunearen (Haurren Herrixka) eta Miguel Llanesen eskultura lanaren arrakasta barne.

Orokorrean, ikus-entzuleen aldetik harrera hoberena jaso duten ikuskizunak Amer i Àfrica, Creature Cie, Rosei Volt, Barada Street eta Eccentrici Dadaró Compagnie Teatrale taldeenak izan dira.

Amaitzeko, eta aurreko edizioetan bezala, Casilda Iturrizar parkeko bi karpatan bildutako dirua (prezio sinbolikoa 3 euro sarrera bakarrarengatik edo 5 euro bi sarrerengatik izan da), helburu solidariora bideratu da. Oraingo honetan, bildutako 1.528 euroak “La Cuadri del Hospi”-ri, umeen minbiziaren humanizaziorako, sozializaziorako eta ikerketarako eta hezur-muinaren donazioaren hedapenerako guraso elkarteari, emango zaizkio.