kontzertuak Bilborock-en izango dira irailaN

"Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan"parte hartuko duten 32 taldeak aukeratu dituzte

(Youtube)

Bilboko Udalak “Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako” aurtengo edizioan parte hartuko duten 32 taldeak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Aurten 30 urte beteko dituen lehiaketan 16 talde arituko dira Pop-rock modalitatean;8 talde metal modalitatean eta beste 8 Urban kategorian.

Aurten 30 urte beteko dituen lehiaketan 16 talde arituko dira Pop-rock modalitatean;8 talde metal modalitatean eta beste 8 Urban kategorian. Aukeratutako banden kontzertuak Bilborock-en izango dira irailaren 13an hasi eta urriaren 20ra bitartean Taldeen jatorriari dagokionez, gehienak, % 63, Estatukoak dira;% 28 Euskadikoak eta % 9 atzerrikoak. Taldeetako kideen batez besteko adina 27 urtekoa da eta aurtengo edizioan lehiaketan parte hartuko dute taldeen % 22an emakumeren bat dago “Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa” Bilbao Gazte proiektuaren barruan dago. Bilbao Gazte udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei bizitza publikoan parte hartzeko bideak emanez

deia.eus - Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:54h.

BILBO. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa antolatzean, Udalaren helburua da profesionalak ez diren taldeen lanari laguntza ematea eta taldeon talentua zabaltzea;bide batez, aukera ematen zaie estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin batera eszenatoki berean egoteko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko.Lehiaketak musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionala du. Aurtengo ediziorako talde hauek aukeratu dituzte:Pop-Rock:1. Destino 48 (Asturias)2. Los Invaders (Valentzia)3. Fru Kantika (Valentzia)4. Hyedra (Gipuzkoa)5. Killerkume (Bizkaia)6. Kings of the Beach (Pontevedra)7. Lady Banana (Zaragoza)8. Laverge (Valentzia)9. Mama Killa (Frantzia)10. Yo, Gerard (Bizkaia)11. Poolshake (Murtzia)12. Purple Vellocet (Bizkaia)13. Rym (Granada)14. Giante (Araba)15. Wizard (Frantzia)16. Yawners (Madril)Metal:1. Saltimbankya (Bartzelona)2. Perpetual Night (Granada)3. Next step (Madril)4. Manipulation (Polonia)5. Physis (Sevilla)6. Trallery (Balear Uharteak)7. Incursed (Bizkaia)8. Mise en Abyme (Gipuzkoa)Urban:1. Beatlove (Sevilla)2. Boyanka Kostova (A Coruña)3. El Prince (Valentzia)4. Esteban &Manuel (A Coruña)5. Kvalvika (Gipuzkoa)6. Shintoma (Bizkaia)7. Ttun Ttun Brigade (Errioxa)8. VVV (Trippin´you) (Madril)Informazioa Bilbao Gazte orrian dago eskuragarri.Aukeratutako banden kontzertuak Bilborock-en egingo dira irailaren 13an hasi eta urriaren 20ra bitartean. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak emandako botoez gain, ikus-entzuleen botoa ere kontuan hartuko da, botuen %15a izanik. Bozketan parte hartzen duten pertsonak jaialdi handietarako sarreren zozketan sartuko dira, zehazki, 2019ko BBK Live jaialdirako 10 bonu eta 2019ko Resurrection Fest jaialdirako 3 bonu.AUKERATUTAKO TALDEEN SOSLAIAAukeratutako taldeen % 28, hau da, 32tik 9, Euskadikoak dira: 5 Bizkaikoak, 3 Gipuzkoakoak eta 1 Arabakoa;gehienak, % 63, Estatukoak dira, batez ere Valentziakoak eta Madrilekoak. Azkenik, 3 talde, guztien % 9, atzerrikoak dira: 2 Frantziakoak eta 1 Poloniakoa.32 talde horietako kideak, guztira, 106 dira. Partaideen batez besteko adina 27 urtekoa da. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.Lehiaketarako aukeratutako taldeen % 22an, hau da, 32tik 7 taldetan, kideetakoren bat emakumezkoa da eta Lady Banana (Zaragoza) taldeko kide guztiak emakumeak dira. Bada, iaz baino emakume gehiago izango dira taula gainean;hain zuzen ere, horixe zen edizio honetako helburuetako bat.Aurten lehiaketara aurkeztu den banda-kopurua iazkoa baino handiagoa da, % 8,6 handiagoa, alegia. Guztira, 527 taldek eman zuen izena: 368 talde Pop-Rock kategorian;113 Metal kategorian eta 46 Urban kategorian.SARIAK22.900 euro banatuko dira saritan, honela: 12.000 euro Pop-Rock, Metal eta Urban-eko kategorietako lehenengoentzat, 6.000 euro kategoria horietako bigarrenentzat eta 3.900 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Epaimahaiaren sari berezia ere emango zaio Bizkaiko talde edo bakarlari onenari, 1.000 euroko balioa duena. Era berean, taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.XXX. URTEURRENAUdalak antolatzen duen Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten;hori ospatzeko, 200 pertsona baino gehiago bildu ziren maiatzaren bian Bilborock aretoan, 2018ko Bilbao Hiriaren aurtengo edizioari hasiera emanez. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak parte hartu zuen emanaldian. Bertan hiru hamarkada hauetan lehiaketan parte hartu duten talde eta gazteen talde batzuk, musikako profesional, epaimahaiko kide eta kazetari batzuk elkartu ziren. Talde batzuek zuzenean jo dute, lehiaketako edizio guztietako argazkiak proiektatu ziren eta bideo bat aurkeztu zen, Bilbao Hiria lehiaketako unerik garrantzitsuenak biltzen dituena. Izan ere, “Bilbao Hiria” Estatuko musika-lehiaketarik onenen artean dago. 29 urte hauetan, 22.270 banda aurkeztu dira Bilbao Hiria lehiaketara;1.359 kontzertu eskaini eta 135.000 pertsona bertaratu dira kontzertuetara. Hainbat talde ezagun izan ditugu lehiaketa honetan, esaterako, hauek: Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Delorean, The Sunday Drives, WAR, Zodiacs, War Cry, Tierra Santa, Rise to Fall eta Quaoar.BILBAO GAZTE“Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa” BILBAO GAZTE proiektuaren barruan dago. Bilbao Gazte udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei udal politikan eta bizimodu publikoan parte hartzeko bideak emanez.Horretarako, Bilboko Udalak komunikaziorako tresna hauek ditu: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google + eta Youtube) eta webgune bat, gazteei eragiten dieten politika espezifikoei buruzko informazio baliagarria emateko.

Secciones