jaien emaitzak

Mungiako San Pedro jaien balantzea oso positiboa izan da

Mungiako San Pedro Jaiak. (Mungiako Udala)

Eguraldi ona eta beroa izan dira gaueko protagonistak

Mungiako Jai Batzordeak egindako jaien osteko azterketaren arabera, San Pedro jaienbalantzea oso ona izan da. Mundu guztiari zuzendutako kalitatezko hainbat ekintzaeta ekitaldi izan ditugu berriro eta parte hartzea sano handia izan da.

deia.eus - Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:24h.

Kultura eta jaietako zinegotzia, Alaitz Erkoreka, pozik dago lortutako emaitzekin eta jaietan egin duen eguraldiarekin ere bai, jai eta ospakizun guztien gakoa, hain zuzen ere. “Oso pozik gaude jaiek izan dituzten emaitzekin eta egin duen eguraldi ezin hobearekin ere bai”, baieztatu du. Eguraldi ona eta beroa jaietako protagonistak izan dira, inolako zalantzarik gabe.

Zinegotziak ekintza eta ekitaldietan egon den parte hartze maila altua ere azpimarratu nahi izan du. “San Pedro jaietarako antolatu diren ekitaldi guztietan egon da jende asko. Bai mungiarrak, bai kanpotik bisitan etorri zaizkigun pertsonak benetan eta gogoz inplikatu dira, kontzertuetan, ekintza gastronomikoetan, kiroletan, ikuskizunetan… adin guztietako jendea hurbildu da eta, horren ondorioz, jai-giro bikaina egon da. Jai Batzordean gogotik lan egin dugu, baina lortutako sariak merezi izan du. Horrek hurrengo jaiak laster prestatzen hasteko kemena ematen digu”, azpimarratu du Alaitz Erkorekak.

Elkarte guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, Jai Batzordekoak direnei eta ez direnei, beren lanagatik eta antolatu dituzten ekintza eta ikuskizunengatik. Erabateko arrakasta, ohi den bezala. Beraiek egon ezean, San Pedro jaiak antolatu eta prestatzea ez zen posible izango. Eskerrik asko beste behin ere jai-eremuetatik gertu bizi diren auzokideei, beren jarrera ona eta kolaborazioagatik. Eta publikoari bere osotasunean ere bai, egun hauetan erakutsitako ereduzko portaeragatik.

San Pedro jaiak pluralak, parte-hartzaileak, errespetuzkoak, euskaldunak eta berdintasunezkoak dira, eta horrelakoak izaten jarraitzea nahi dugu.

Javier Gurruchaga &La Orquesta Mondragón eta Coque Malla, jaien egitarauko bi kontzertu nagusiak, publikoaren gustukoak izan dira, eta ikusle-entzuleengandik oso erantzun ona jaso dute.

Bestalde, segurtasunari dagokionez eta Udaltzaingoak bidalitako datuen arabera, intzidentzia gutxi erregistratu dira, ohikoak, jaietan biltzen dan jende kopurua kontuan izanda. Garrantzi txikiko gertaera desberdinengatik 5 pertsona ikertu dira eta erori 

Secciones