bidaia koadernoa

Montevideoko igandeak

Uruguaik futbolarekiko daukan pasioa benetan harrigarria da. Ezerk astindu badezake Montevideo bere hiriburuko lasaitasuna, hori futbola da. Irudietan, zaletuak Uruguaiko selekzioaren garaipen bat ospatzen, hiriko kaleetan. (Daniel Burgui)

Munduko lehenengo Futbol Kopa jaso zuten José Nasazzi euskaldun-italiarraren eskuak Legegintza Jauregia egin zutenetako batzuk izan ziren. Uruguay migrazioak eta futbolak egindako nazioa da

Daniel Burgui (Artez-ek itzulita) - Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:04h.

Uruguayko hiriburuaren ezaugarrietako bat erabateko patxada da;egunero jaieguna dela ematen du. Montevideoko herritarrak ez doaz presaka, beti paseoan dabiltzala esan liteke. Ez dira estresatzen. Aztoratu gabe dabiltza, metalezko lastotxoekin hartzen duten yerba-mate edaria lagun. Uruguaitarrek eguneroko jarduerak esku bakarrarekin egiten ikasi dute;bestean beti baitaukate infusioz beteriko pitxartxoa.Bertako biztanle gehienak (hiru milioi) Montevideon bizi dira;hala ere, egun askotan kale eta etorbide luzeak erdi hutsik egoten dira, ez da ia trafikorik egoten. Kontu batek soilik astin dezake herrialdea;herritarrak korrika hasten dira leku batetik bestera, kaleak jendez gainezka egoten dira eta ezin izaten da ia ibili, autoen klaxonak joka hasten dira, jendea oihuka eta zarataka… Futbola da hori sortzen duena. Honen esanahiaz jabetzeko, 1930eko ekainaren 13ko arratsaldeko hirurak eta hemeretzi minutu zirenean hasi behar dugu historia kontatzen. Igandea zen. Egun hartan, Lucien Laurent futbolari frantsesak munduko lehenengo futbol txapelketetako lehenengo gola sartu zuen. Mexikoko selekzioko atearen sareetara bota zuen baloia. Arratsalde lasaia zen Montevideon. Gol horrek herrialde oso baten nortasuna baldintzatu duen historia bati hasiera eman zion. 4.400 ikusle soilik izan ziren, ordea, lehenengo arrakasta haren lekuko zuzen.Munduko lehenengo futbol txapelketa jokatu behar zen estadioa bukatu gabe zegoen artean: Apur bat lehenago Montevideon izandako eurite gogorrek Centenario estadioa amai-tzea eragotzi zuten. Beraz, txapelketako partidetako batzuk beste esparru txikiago batzuetan egin behar izan ziren inaugurazio egunera arte, hala nola Pocitoseko hartan. Mende erdi baino zerbait gehiago pasata, 1983ko uztailaren 18an, Centenario estadioa futbolaren Monumentu Historiko izendatu zuten. Ezaugarri hori duen munduko eraikin bakarra da. Centenario estadioaren obra harrigarri eta modernoa langile etorkin batzuek eraiki zuten, 9 hilabetetan. Errekor bat. Horrela egin da ia dena herrialde honetan: Uruguay eta bertakoen nortasuna futbol egunen bidez landutakoa izan da. Eta migra-tzaileen bidez.1930ean Munduko lehenengo Futbol txapelketako Kopa jaso zuen Uruguayko selekzioko kapitaina José Nasazzi Yarza izan zen, eta bera dugu adibide on bat. Giuseppe Nasazzi italiarraren eta María Jacinta Yarza, euskaldunen alaba zen uruguaitarraren semea. Nasazzi izan da Uruguayko historiako futbolari maitatuena. Bere garaipen-zerrendan hainbat konkista daude: urrezko dominak 1924 eta 1928ko Joko Olinpikoetan;1930ko Munduko Kopa;eta Amerika Kopa 1923, 1924, 1926 eta 1935ean. Nasazzi buru zuen talde hura orduko herrialdearen ordezkaritza harrigarri bat zen: Ilusioz betetako futbol zale talde bat, besterik ez. Hori bai, hain onak ziren, beren arerioetako batzuk barregarri utzi zituzten, beste selekzio nazional batzuengan susmo txarrak sortu zituzten eta FIFA zuzendari batzuek salatu ere egin zituzten.Horrela, uruguaitarrek beren benetako lanbide eta jatorrien berri eman behar izan zuten.Honakoak ziren lehenengo Munduko futbol txapelketa irabazi zuten gizonak: Alfredo Ghierra, arotza;Arispe, Tomassina eta Uriarte, hozkailu langileak;Pedro Petrone, Nekazaritza Merkatuko langilea;José Naya, dendaria;Somma, barazki-saltzailea;Pedro Cea, izotz-banatzailea Cervecería Uruguaya lantegian;Pepe Vidal, beira-fabrika bateko langilea;Zibechi, funtzionarioa Banco de Seguros delakoan;Saldonbide, Banco Hipotecario bankuko langilea, Ángel Romano, funtzionarioa. Eta kapitaina, José Nasazzi Yarza, Capurro auzoko marmol-lantegi bateko langilea. Zehazki, erdi euskaldun-erdi italiarra zen gizon horrek, orduan ia mutiko bat baino ez zena, Uruguayko Legegintza Jauregiko Fatxada estaltzeko erabilitako marmola zizelkatu eta leundu zuen.Hegoamerikako nazio txiki honek futbolarekiko daukan pasioa guztiz ezohikoa da. Laurent frantsesak lehenengo tantoa egin zuen leku horretan jada ez dago ez estadiorik, ez futbol-zelairik. 1940 eraitsi ziren. Baina Héctor Enrique Benech bertako arkitektoaren interesari esker, 2006tik, markatuta dago lehenengo gol hura bota zen leku zehatza, General Rivera etorbidetik gertu. Apur bat aurrerago, eskultura baten bidez irudikatu da atearen zati bat, baloia sartu zen eskuadra.Ordutik, Montevideon beti da igandea. Eta Nasazzik, brillantinaz orraztutako ilea zeukan mutiko hark, tango dantzariaren nolabaiteko itxurarekin, italiar jauntxo eta baserritar indartsuaren arteko zerbait zena, etorkinen familia xume bateko semea, uruguaitarren mundu-ikuskera sortu zuen egun hartan. Gaur arte.

Secciones