Alkateen eta Hirien Munduko Foroa

Bilbok Zorrotzaurre uhartearen proiektua eraman du Singapurrera

Bilboko taldeak uharte jasangarriaren kontzeptua eta kokalekua erakutsi du

Bilboko taldeak uharte jasangarriaren kontzeptua eta kokalekua erakutsi du

Bilboko ordezkaritza balantze oso positibo batekin itzuli da hiribildura, mundu osoko erakunde, hiri eta enpresekin hogeita hamar bilera baino gehiago egin eta gero. Aurten ere Alkateen eta Hirien Munduko Foroan hartu du parte, uztailaren 8tik 12ra Singapurren antolatu dena.

Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

BILBO. Nazioarteko ekimena ezinbesteko hitzordua bat da Bilborentzat;izan ere, goi-bilera horretan indartsu egoteko apustu irmoa egin du, bai eta parte-hartzea sakontzeko ere, erakundeei gehien lotuta dauden ekitaldi eta eztabaidetatik harago. Bilbok, oraingo honetan, sustatzeko aukera hori Asiako ekonomia- eta finantza-agertokirik garrantzitsuenetako batean erabiltzea erabaki du;bertan, Zorrotzaurreko uhartearen proiektu berria aurkeztu du, hiriko hirigintzako eta ekonomiako garapenerako eta inbertsio berria hirira erakartzeko aukera duen etorkizuneko espazio gisa.

World Cities Summit ekitaldiaren 6. edizioan, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen zinegotzia den Gotzone Sagardui izan da Bilboko udal-taldeko burua, eta azken urteetan hirigintzari dagokionez arrakasta lortzeko hiribilduan garatutako gakoak zein etorkizunean izango dituen erronkak aurkeztu ditu, bai eta sustapen ekonomikoa, inbertsioak erakartzea, sektore estrategikoak eta gobernantza ere, besteak beste.

Bertaratutako alkateek hausnartzeko beste gai garrantzitsu bat da udal-gobernantzarako edozein plan zuzentzeko beharrezkoak diren balioak aintzat hartu beharra. Horri dagokionez, oso interesgarritzat jo dute "Bilbao balioen hiria" proiektuaren aurkezpena, eta zinegotziari galdera asko egin dizkiote.

MUNDUKO ERAKUSLEIHOA

Urtero-urtero, gero eta balantze positiboagoa du goi-bilerak;izan ere, Bilbok erdietsi duen hiriaren eredua erakusleiho paregabea da foroan bildu diren munduko beste hiri askorentzat.

Hain zuzen ere, eta Bilboko kasuak sortutako interesa ikusita, goi-bilerako programan aurreikusitako saioetan parte hartzeaz gain, beste panel batera gonbidatu dute Alkatetzako zinegotzia. Hauxe izan da panelaren izena: "The Future of Cities in the Fourth Industrial Revolution", eta bertan zeharkako askotariko gaien izaerari buruz eztabaidatu dute, hala nola hiriak, lana, gizarte-estaldurak eta hiriko bizitza disrupzio teknologikoaren aroan.

Bilboko ordezkaritzak gai zehatzak jorratzen dituzten alde biko bileretan parte hartzea erabaki du. Aurten, lehenengo aldiz antolatu dira, eta aukera handiagoa eskaintzen dute goi-bilerara joaten diren sektore publikoko eta pribatuko munduko eragileen sare handiarekin harremanetan egoteko.

Ekitaldi paralelo horretan, zinegotziak Zorrotzaurre uhartearen inguruko proiektua azaldu du, bai eta bertako garapen ekonomiko eta urbanistikoa ere. Gainera, arrakasta handia izan zuen bertan bildu zirenen artean. Gairik interesgarrienetako batzuk uhartearen kokaleku estrategikoa, dagoeneko bertan dauden eragileak eta espazio horretan bildu nahi den unibertsitate-ekosistema izan dira. Bilbok hiri eraldatzaileko eredu gisa aurkeztu du bere burua azken urteetan, bertan egin den berroneratze urbanistiko handiaren ostean.

Hauxe dio Gotzone Sagarduik: "Uhartearen proiektu berezi eta berri hau, inolako zalantzarik gabe, oso erakargarria izan da munduko beste hiri askorentzat, eta ez bakarrik eraikiko den hiri-inguruagatik, bai eta uharte jasangarri bat izango delako ere". Zorrotzaurreko proiektua da hiri-berroneratzea lortzeko Bilbon abiarazi den azken operazio handia. Plan oso eta jasangarri bat da, eta espazio bat berreskuratuko da auzo/barruti berri bat izan dadin, hiriarekin ondo konektatuta egongo dena. Horrez gain, etxebizitza irisgarriak, enpresa-ezarpenerako eremu ez kutsagarriak, gizarte- zein kultura-ekipamendu ugari eta herritarrek erabiltzeko eta aisialdirako eremu handiak izango ditu.

Zorrotzaurreko proiektuagatik erakutsitako interesarekin amaitzeko, mundu osoko ordezkaritzen, multinazional handietako ordezkarien eta inbertsio funtsetakoen arteko hogeita hamar topaketa baino gehiago egin dira.

Secciones