aurreko urtean baino %0,1 gehiago

Familia etxeko gastua 33.709 eurokoa izan zen joan den urtean

Batez besteko per capita gastua Estatuaren batez bestekoa baino %21 handiagoa izan zen

Familia etxeko batez besteko gastua 33.709 eurokoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2017an, aurreko urtean baino %0,1 gehiago, Eustat estatistikaren euskal erakundeak asteazken honetan jakinarazi dituen datuen arabera.

EP - Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:55h.

BILBO. Batez besteko per capita gastua 14.175 eurokoa izan zen, Estatuaren batez bestekoa baino %21 gehiago, eta erkidego autonomoetan batez besteko per capita gastu gehienekoa da EAEkoa, Madrilen (13.709 euro) eta Nafarroaren (13.325) aurretik.

Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gasaren eta beste erregaien batez besteko gastua izan zen berriz handiena 2017an, %3,2 gutxitu zen arren aurreko urtearen aldean. Garrantzian bigarrena, elikagai eta alkoholik gabeko edarietan egindako gastua izan zen, eta %0,1eko jaitsiera izan zuen 2016koaren aldean. Garrantzian hurrengoa jatetxe eta hoteletan eginiko gastua izan zen, aurreko urtearen aldean %2,8 gehiago eta familia etxeetako guztirako aurrekontuaren %11,5. Garraioan egindako gastuak hazkunde nabarmena izan zuen 2016koaren aldean (%8,0).

Aitzitik, familia etxeko batez besteko gastu batzuk gutxitu egin ziren 2017an aurreko urtearen aldean: alkoholdun edariak eta tabakoa (-%13,6), jantzi eta oinetakoak (-%2,7) eta aisialdia eta kultura (-%0,5). Horrela, etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiek etxeko batez besteko gastuaren %33,1 hartu zuten, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariek %13,8, jatetxe eta hotelek %11,5, garraioak %10,4, beste ondasun eta zerbitzuek %7,6 eta aisialdiak eta kulturak %5,3. Etxebizitzako gastuak aldatu ziren gehien 2016tik EAEko etxeetako aurrekontuetan, %34,2tik %33,1era. Garraio gastua igo egin zen, 2016ko %9,6tik 2017ko %10,4ra.

Halaber, joan den urtean kontsumoan egindako gastu osoa %0,3 gehitu zen 2016koaren aldean, eta gastu taldeetan denetarik izan zen. Horrela, gastu talde nagusietan, etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak taldea %2,9 gutxitu zen, eta elikagaiak eta alkoholdun edariak mantendu, %0,1eko hazkundearekin. Jatetxe eta hoteletan egindako gastuak eta garraioan egindakoak gora egin zuten, %3 eta %8,3 hurrenez hurren. Halaber, adierazgarria da osasunean eginiko gastuaren hazkundea, %6,1 igo baitzen 2016koaren aldean.

DIRU SARREREN ARABERA

Etxeko batez besteko gastua hileko diru sarrera garbien arabera aztertuz gero, 2017an hileko 1.000 eurotik beherako diru sarrerak zituzten etxeetan batez besteko urteko gastua 16.345 eurokoa zela. Hileko 3.000 euro edo gehiagoko diru sarrerak dituzten etxeetan, aldiz, kopuru hori hiru halako izan zen: 50.311 euro urtean.

2016. urtearen aldean handitu zen etxeko batez besteko gastu bakarra 2.000 eta 2.999 euro bitarteko errentak zituzten etxeetan izan zen, %1,3ko gehikuntzarekin. Gainerako taldeetan gutxitu egin zen, eta nabarmenenak izan ziren errenta txikienekoa (1.000 euro azpikoa), %4,7kojaitsierarekin, eta diru sarrera handienekoa (3.000 euro edo gehiago), %3,6ko jaitsierarekin.

Familiaren kokapen geografikoa kontuan edukiz, batez besteko gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egin zen, familiako 35.252 euro, EAEko batez bestekoa baino %4,6 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena 32.535 euro izan zen, eta 100.000 biztanledun eta hortik gorako udalerrietan egin zen.

Azkenik, lurraldeei dagokienez, 2017an, EAEko orotarako kontsumo gastuaren %14,0 arabarrek egin zuten, %53,2 biztaitarrek eta %32,8 gipuzkoarrek.