EKAINEAN

%4,5 areagotu dira EAEko hotel establezimenduen sarrerak

285.853 bidaiari sartu ziren joan den hilean, aurreko urtean baino 12.374 gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan 285.853 bidaiari sartu ziren joan den ekainean, aurreko urteko hilabete berean baino 12.374 gehiago, hau da, %4,5eko igoera. Bidaiarien sarrerak %6,2 gehitu ziren Gipuzkoan, %6,0 Araban eta %2,8 Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

EUROPA PRESS - Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:47h.

BILBO. Bestalde, EAEko hotel establezimenduetan 552.193 ostatu gau erregistratu ziren ekainean, alegia, iazko hilabete berean baino %6,8 gehiago (35.235 ostatu gau gehiago). Ostatu gauek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten ekainean hiru lurraldeetan: Araban %8,2koa, Gipuzkoan %7,2koa eta Bizkaian %6,1ekoa.

Espainiatik heldutako bidaiarien kopuruak %3,5 egin zuen gora ekainean EAEn, aurreko urteko ekainaren aldean, eta beste herrialdeetatik heldutakoen kopuruak %5,7. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek %6,8ko bilakaera positiboa izan zuten, eta %4,0koa beste bisitarien kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %0,9 igo ziren, eta beste bidaiarienak %7,7, eta Gipuzkoan %8,6 gehitu ziren bisitari espainiarrak eta %4,1 beste herrialdeetakoak.

Bestalde, batez besteko egonaldia 1,93 egun izan zen ekainean, 2017ko ekainaren gainetik, orduan 1,89 egunekoa izan baitzen. Araban iaz 1,76 egun izan zen batez besteko egonaldia, eta aurten 1,80 egun. Bizkaian, iaz 1,83 egun eta aurten 1,89, eta Gipuzkoan, iaz 2,01 egun eta aurten 2,03.

Plazen araberako okupazio maila %3,0 puntu igo zen ekainean EAE, 2017ko ekaineko %59,0tik aurtengo %62,0ra. Araban %4,4 puntu igo zen okupazio maila, eta %54,9koa izan zen. Bizkaian, %3,0 puntuko igoera izan zen (%60,9), eta Gipuzkoan %2,4 puntukoa (%65,9).

Logelako okupazio mailak %1,4 puntuko igoera izan zuen ekainean EAEn, eta %74,3koa izan zen. Araban, logelako okupazio mailak %4,3 puntu igoera izan zuen, eta %67,1ekoa izan da. Bizkaian, %1,1 puntu egin zuen gora, eta %75,4koa izan zen, eta, Gipuzkoan, %0,6 igo zen eta %75,7koa izan zen.

Plazako hotel okupaziorik handiena Donostian izan zen ekainean (%75,7), eta ondoren Bilbon (%67,2) eta Gipuzkoako kostaldean (%65,4). Asteko eguna kontuan izanik, asteburuetan izan zen okupazio mailarik altuena EAEn, %70,7ko okupazioarekin, gainerako egunetan %57,6koa izan zen bitartean.

Halaber, Azkena Rock jaialdia zela-eta bidaiarien sarrera gehitu egin zen Gasteizko hotel establezimenduetan, ekainaren 22tik 23ra bitartean (bi gau), eta 2.303 sarrera gehiago erregistratu ziren. Aldi horretan, 5.124 ostatu gau egin ziren Gasteizen, eta logelako okupazio maila %88,4koa izan da. Araban 3.091 sarrera eta 6.286 ostatu gau izan ziren, eta logelako okupazio maila %76,5ekoa izan zen bi egunetan.

LANDETXEAK Bestalde, ekainean 16.474 bidaiari sartu ziren EAEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino %6,1 gehiago. Lurraldeen arabera, Araban %12,9 gehitu ziren bidaiarien sarrerak, Bizkaian %10,5 eta Gipuzkoan %0,8.

Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %6,5 gehitu ziren, eta beste herrialde batzuetako bidaiarienak %4,2. Beste herrialdeetako bisitarien 3.362 sarrera erregistratu ziren, eta sarrera guztien %20,4 izan ziren. EAEko landetxeek 35.432 ostatu gau erregistratu zituzten ekainean, iaz baino %15,1 gehiago. Lurralde mailan, Bizkaian ostatu gauak %22,7 igo ziren, Gipuzkoan %12,4 eta Araban %11,3.

Plazako okupazio maila %27,36koa da, 2017an baino %3,5 puntu gehiago. Arabak %2,0 puntuko igoera izan zen, eta plazako okupazio maila %20,4koaizan zen. Bizkaian okupazio maila %27,1ekoa izan zen (%4,6 puntu gehiago), eta Gipuzkoan %30,5ekoa (%3,6 puntu gehiago).

Azkenik, bidaiari bakoitzak egindako batez besteko egonaldiak gora egin zuen joan den ekainean, 2017koaren aldean: iaz 1,98 egun eta aurten 2,15 egun.