sei film estreinatu dira

"Itsasontziak. Erreskatean!"filma euskaraz ikusgai hainbat zinema aretotan

Ostiral honetako estreinaldian, Elias salbamenduko itsasontzia da protagonista

Zinemaldi plataformak familia osoarentzako euskarazko filmak eskaintzen ditu, kultur komunikazio bitarteko gisa euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, eta ostiral honetan, uztailaren 20an, "Itsasontziak. Erreskatean!" (Norvegia, 2017) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait zinema aretotan egongo da ikusgai.

EP - Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:30h.

BILBO. Modu honetan, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadi plataformaren bidez bultzatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, aurten, orain arte, sei film estreinatu dira euskaraz, Zineuskadik prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Ostiral honetako estreinaldian, Elias salbamenduko itsasontzia da protagonista. Big Harbor ondoko hiritik larrialdi deia jasoko du. Ekaitza dator eta haien laguntza behar dute Zulo Beltza izeneko haitzuloan hondoa jo duen itsasontzietako bat erreskatatzeko. Erakutsitako ausardiaren sari moduan, tokiko erreskateko itsasontzi bihurtzeko aukera eskainiko diote eta, ondorioz, Eliasek bere lagunak utzi eta metropolira bizitzera joan beharko du.

Halere, hiriko bizimodua ez da espero zuen bezalakoa. Bertako talde batekin izandako liskarraren ondorioz, igortzen dituen uhin elektromagnetikoak direla-eta kliman eragina duen harribitxi bat aurkitzeko modu ilegalean induskatzen ari direla ikusiko du. Elias arerioak garaitzen saiatuko da, baina horretarako bere lagunen laguntza behar duela jabetuko da.

Errenteriako Niessen, Getxo Zinemak, Donostiako Antiguo Berri, Leioako Artea, Barakaldoko Megapark, Bilboko Multicines eta Gasteizko Florida zinema aretoetan uizango da ikuisgai "Itsasontziak. Erreskatean!".

Azkenik, Zineuskadik jakinarazi du udazkena "estreinaldiz beteta" iritsiko dela, eta Zinema Euskaraz programako ohiko ikusleek, besteak beste, "Small Foot", "The House with a Clock in Its Walls" eta "Udare erraldoiaren istorio sinestezina" moduko filmak ikusi ahal izango ditu.

Secciones