astelehenetatik igandera

Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko kanpaina jarriko du martxan

Udaltzaingoak merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko kanpaina jarriko du martxan.

Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago

Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina jarriko du abian astelehenetik, uztailak 23, igandera hilak 30. Iaz, Udaltzaingoak honen moduko zazpi kanpaina egin zituen eta 580 ibilgailu aztertu zituzten, % 5,5 izan ziren zigortuak.

DEIA - Domingo, 22 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:38h.

BILBO.  Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela, egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak:

Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.

Gidariaren gaitasun profesionala.

Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

2017an Bilboko Udaltzaingoak 7 kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

Kontrolatutako ibilgailuak: 580.Jarritako salaketak: 32 (kontrol guztien % 5,5).

Secciones