ZORROTZAURREKO IMQ KLINIKAN

Athleticeko emakumeek denboraldiko lehen azterketa medikoa egin dute

(Athletic)

Aurten Athleticeko jokalariei oinkada aztertu zaie lehen aldiz

Athletic Club taldeko emakumezko jokalariei denboraldiko lehenengo osasun azterketa egin zaie Bilboko Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatearen instalazioetan, taldea era ofizialean aurkezteko egunaren bezperan. Urtero bezala, goi lehiaketako kirol azterketa mediko osoa egin zaie.

EUROPA PRESS - Lunes, 23 de Julio de 2018 - Actualizado a las 15:42h.

BILBO.- IMQ osasun erakundeak jakinarazi duenez, talde zurigorriko 23 jokalari igaro dira osasun instalazioetatik, azterketaren bitartez, osasun egoera eta kirol errendimendua egiaztatzeko, denboraldi aurrea taldearekin jokatu ahal izateko (ala ez). 

IMQko kirol medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak azaldu duenez, "lehenik, odol laginak atera ditugu, analisi klinikoa egiteko, odol gazurraren hainbat alde biokimiko egiaztatzeko, eta ondoren, balorazio zineantropometrikoa egin dugu (pisua, altuera eta tolesturak)". 

Azterketak test hauek ere barne hartu ditu: test isozinetikoa, indarra eta giltzaduren mugikortasuna neurtzeko testa, elektrokardiograma basala eta esfortzu proba. Halaber, proba hauek ere egin zaizkie jokalariei: bihotzaren eta biriken auskultazioa, lokomozio aparatuaren miaketa, gorputz osaera eta gantz portzentajea neurtzea, esfortzu proba maximoa zinta irristakorrean eta pultsu kardiakoak lortzea. 

Zigor Madaria IMQko kirol kardiologoarekin elkarlanean, jokalariei atsedeneko balorazioa ere egin zaie (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta esfortzu proba laktatoekin). 

Gainera, aurten lehen aldiz, Athleticeko jokalariei oinkada ere aztertu zaie, hots, azterketa biomekanikoa egin zaie oinei. Zehazki, beheko gorputz adarrei eta oinei miaketa probak egin zaizkie, hala nola giltzaduren egonkortasun mailak, bihurdura ereduak, disimetriak zehaztu eta muskulu kateak eta jarrerak aztertu, baita oin zolako presioak eta ibileraren eta kirol keinu eta keinu teknikoa ere. 

Secciones