bost eguneko jaiak

Gorlizek jai herrikoak ospatuko ditu gaurtik aurrera

Gorlizek jai herrikoak ospatuko ditu gaurtik aurrera (Gorlizeko Udala)

Kostaldeko herriak gaur emango die hasiera Santiagoren omenezko festei, 19:45etan, eta hurrengo igandean amaituko dituzte. Ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute aste osorako.

A. Agirregoikoaren errportajea - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 09:46h.

OHITURARI leialki jarraituz, Gorlizeko herritarrek gaurko arratsaldean bertan emango diete hasiera Santiagoren omenezko jaiei, 19:45etan. Une horretatik aurrera, ekintza kultural eta gastronomiko mordoaz eta kirol jarduera ugariz osatutako jai giroan murgilduko dira gorliztarrak. Txupinaren eta pregoiaren irakurketaren ostean, koadrillen urteroko jaitsiera izango da. Itsasbidetik Ondarganara jaitsiko dira erraldoi eta buruhandiz, txistulariz, dantza taldeez, trikitilariz, fanfarriez, eta abarrez lagundurik.

Gaurko gaua borobiltzeko suzko zezena egongo da Elizako Plazan. Horretaz gain, Gorliz Pine-Groove Festival-a egongo da Elizako Plazan, eta Donna Versus + Five Directions, Ibarreta Plazan.

Biharko eguneko protagonista XXX. Nekazaritza Azoka izango da, goiz eta arratsaldez. Hala ere, beste zita garrantzitsu bat ere badago bihar: Liburu Azoka.

Ez dira horiek, ordea, biharko antolatutako ekintza bakarrak: Santiagoren omenezko meza egongo da, haurrentzako parkea, Aratz Dantza Taldearen emanaldia (Elizako Plazan), herri bazkaria (San Pedro Plazan), Kantu Kolore (Ibarreta Plazan), suzko zezena eta Urrats taldearen emanaldia.

Horretaz gain, Gorlizeko Udalak editatutako Mendi, txori eta itsaso arpegioak olerki liburuaren aurkezpena egingo dute Lirain abesbatzarekin batera, 20:00etan, Sertutxenan. KU-KLUX fanfarriak Itsasbide Kalean joko du.

Baina Santiago omentzeaz gain, bertakoek eta ingurukoek aukera izango dute herritarren artean arrakastatsuak diren hainbat ekin-tza eta jarduerekin gozatzeko. Horietako batzuk dira Play Back lehiaketa eta Mozorro lehiaketa larunbatean, edota, Rallye Umoristikoa igandean.

Gastronomiari dagokionez, hi-tzorduak asko eta askotarikoak dira baita ere: herri afaria, uztailaren 26an (osteguna);Koadrillen arteko Pintxo Lehiaketa uztailaren 27an (ostirala), XL. Bakailao Lehiaketa;eta Gazteen arteko Tortilla Lehiaketa (13 urtetik aurrerakoentzat), uztailaren 29an (igandea).

Haurrentzako ekintzek ere pisu eta garrantzi handia dute egitarauan: puzgarriek, apar jolasek eta tailerrek osatzen dute aurtengoa. Berrikuntza gisa urezko txirrista egongo da, gazteenek ederto pasa dezaten jaien azken egunean.

Hala ere, Gorlizeko Santiagoek badituzte zenbait berezitasun inguruko jaietatik bereizten dituztenak, adibidez, bigantxen irteera, adin guztietako pertsonentzat prestatua, ostiralean, Ondarganan.

Kontzertu eta emanaldiak Musika da dudarik gabe Gorlizeko jaietako plater nagusia. Aipatutako kontzertuei, oraingoz, kontzertu berezi bat gehitu behar zaie, Vendetta talde nafarrarena, ostiralean 00:00etan,Elizako Plazan.

Kontzertu berezia izango da, izan ere, Vendetta oholtza gainera igoko den azken aldia izango da. Martxoan iragarri zuen talde nafarrak hamar urteko ibilbideari amaiera emateko asmoa.

Musika eskaintzarekin jarraituz, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak joko du ostegunean 22:30etan, Ibarreta Plazan.

Kontzertuen guneei dagokienez, aurreko urteetan egin den moduan, bi leku prestatu ditu Udalak: batetik Elizako Plaza, gazteentzat zuzendua;eta bestetik, Ibarreta Plaza, helduagoentzako emanaldiak izango dituena.

Gune segurua garrantzitsua da nabarmentzea Gorlizeko Udalak Beldur Barik Gunea prestatu duela. Gunearen helburua argia da: matxismoa ezbaian jartzen duten gazteak informatzea eta herritarrei gune seguru bat eskaintzea.

Erasorik gabeko gunea izateaz gain, kontsumo arduratsuaz eta arriskurik gabeko harreman sexualen inguruan informatu nahi duen gunea izatea nahi du Udalak.

Secciones