Eustaten arabera

EAEko industria prezioak %0,2 igo ziren ekainean

EAEko industria prezioak %0,2 igo ziren ekainean. (GORKA ESTRADA)

Datuan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasa %4,4 da

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sektoreko prezioek %0,2 egin zuten gora joan den ekainean, aurreko hilaren aldean. Datu horretan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasa %4,4 da, Eustat estatistika erakundearen datuen arabera.

EP - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:33h.

BILBO. Adarrik inflazionistenak honako hauek izan ziren ekainean: erauzketa industriak (%1,6ko igoera) eta informatika eta elektronika produktuak eta makinak eta ekipoa (%0,7ko igoera, bi kasuetan). Aitzitik, prezioetan beherakadarik handienak izan zituzten industria kimikoak(%0,5eko beherakada) eta kokeria eta petrolio fintzeak eta produktu farmazeutikoen fabrikazioak (%0,3ko jaitsiera bi kasuetan).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, ekainean, aurreko hilabetearen aldean, energiak ez zuen aldakuntzarik izan prezioetan (%0,0), ekipo ondasunek %0,5eko igoera izan zuteneta bitarteko ondasunek %0,3 egin zuten gora. Kontsumo ondasunek, oro har, %0,1 egin zuten gora, kontsumo ondasun ez iraunkorrek aurreko hileko balioei eutsi zietelako (%0,0) eta kontsumo ondasun iraunkorrek %0,3 gora egin zutelako.

Bestalde, urte arteko aldian, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: kokeriak eta petrolio fintzea (%22,1eko igoera), erauzketa industriak (%5,7koa) eta metalurgia eta produktu metalikoak (%4,7koa). Alderantziz, igoerarik txikienak honako sektore hauen prezioek erregistratu dituzte: kautxua eta plastikoa (%0,2 gora) eta informatika eta elektronika produktuak (%0,6).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan zen guztientzat: energiak %13,2 egin du gora, bitarteko ondasunek %3,6 eta ekipo ondasunek %1,7. Kontsumo ondasunen prezioek %1,5 egin dute gora (%1,7 igo kontsumo ondasun iraunkorren prezioak eta %1,5 kontsumo ondasun ez iraunkorrenak).

Secciones