BILBOK PARTE HARTZEN DU SAREAN

Kaleidos sareak Novagob bikaintasunaren 2018ko saria jaso du

Bilboko udala.

Saritutako ekimenaren oinarria erakundeen arteko lankidetza da

Kaleidos.Red sareak -Bilboko Udalak sare horretan parte hartzen du- Novagob bikaintasunaren 2018ko saria jaso du, lankidetza instituzionalaren kategorian, “El rediseño permanente de los modos de participación e implicación ciudadana” izeneko proiektuagatik.

deia - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:33h.

BILBO. Proiektuaren helburua da hausnartzea nola tokiko administrazioek modu egokian erantzun behar dizkieten herritarrek ekonomia berrien, teknologia berrien eta dibertsitate berrien arloan egiten dituzten eskariei, arin aldatzen diren inguruneetan;hori guztia gobernamendu eta herritarren partaidetza eta inplikazioaren eredu berrien markoan.

Proiektu horren balio erantsia eta oinarria da Kaleidos Sarea osatzen duten udalen arteko esperientzien eta ezagutzen trukea. Bilbo, Alacant, Burgos, Getafe, Logroño, Malaga, San Boi de Llobregat, Vitoria-Gasteiz eta Zaragoza dira sarea osatzen dutenak.

Saritutako ekimenean udalen errealitatea aztertu da, tokiko administrazioen eta herritarren arteko interakzioan gertatu den paradigma-aldaketaren aurrean;herritarren partaidetzarako modu berriak aztertu dira, tokiko partaidetza-prozesuetan udalen aparteko partaidetzarako esperientziak gehitzeko eta komunikaziorako kanal berriak ere aztertu dira, herritarren partaidetzarako eta inplikaziorako tresna moduan. Gainera, gai hauek landu dira: ekonomia berriak tokiko eremuan txertatzeko estrategia sortzea eta partaidetza inklusiboa, gero eta anitzagoak diren hirien testuinguruan.

TOKIKO GESTIOARI BURUZKO HIRU GIDALIBURU

Proiektu honen markoan, tokiko gestioari buruzko hiru gidaliburu prestatzen ari dira. Lehenengoan teknologia berriak zuzeneko demokraziarekin lotzea planteatzen da, hau da, ohiko partaidetzarako mekanismoen eta IKTek bultzatutako joera berrien artean lortu beharreko oreka, horrela herritarren parte hartzea ahalbidetuz prozesu osoan, hau da, erabakiak hartzeko, garatzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan.

Bigarren gidaliburuak Ekonomia Berriek eta eredu alternatiboek –Ekonomia Soziala eta Solidarioa, Guztien Ongia edo Ekonomia Zirkularrak- dakarten aukera nola baliatu aztertzen du.

Azkenik, hirugarren tresna ere prestatzen ari gara, nola sortu parte-hartze inklusiboa aniztasunaren ikuspegitik. Parte-hartze bidezko integrazio-prozesuen arrakastarako irizpideak eta estrategia praktikoak zehaztea da helburua. Horretarako, beharrezkoa da tresnak eta prozesuak eraikitzea, horien bidez tokiko erakundeek, aukera baliatu eta gizarte gero eta anitzagoak sustatu, bideratu eta gestionatu ahal izan ditzaten.

KALEIDOS.RED FUNDAZIOA

Kaleidos.Red Fundazioa 2000. urtean sortu zen gertuko tokiko politikak bideratzeko helburuarekin, herritarrentzako gestio publikoaren gertutasunarekin lotutako proiektuak eta programak landuko dituen sarea sustatuta.

Secciones