3. ALDAKETA

Bermeoko EAJ-PNVk gogobetez hartu du portuko plan bereziaren modifikazioa

Bermeoko portua. (DEIA)

Eusko Jaurlaritzak erantzuna eman dio herritarrek eginiko eskariari

Bermeoko EAJ-PNVk bere gogobetetasuna adierazi du Eusko Jaurlaritzak Portuko Plan Bereziaren modifikazioarekin eman duen urratsagatik, erabaki horrek portuaren eta herriaren arteko interakzio hobea ekarriko duelakoan.

DEIA - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:42h.

BILBO. Aritz Abaroa bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez, “Eusko Jaurlaritzak Bermeoko herritarron eskariei erantzun die, Plan Bereziaren hirugarren modifikazioa aspalditik eskatu dugun gauza izan delako, eta modifikazio horrek ahalbidetuko du gune horretako ingurugiroaren kalitatea hobetzea”.

Txibitxaga ,Santamañe eta Kurtzio guneetako bizilagunen eskaria izan da, baina hobekuntzak ekarriko ditu udalerri osoarentzat. Zentzu honetan,aintzat hartu behar da Bermeokoa moduko portu txiki batean erabilera ezberdinak elkarrengandik oso hurbil kokatuta daudela.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordearen esanetan “Euskal kostan, Bermeokoa moduko portuek, planifikatzeko tresna eta mekanismo eraginkorrak garatu behar dituzte behar berrien araberako hirigintza araudia izan ahal izateko”.

“Bermeoko portuan etorkizunera begira garatu ahal izango diren erabilera eta jarduerak berrantolatzeak eta zehazteak aukeraz betetako leihoa ireki du gure herriarentzat”, azaldu du Abaroak.

Talde jeltzaleak era berean espero du portuko elementuen antolaketa berriak bestelako jarduera ekonomikoak erakartzea, ingurua eta toki garapena dinamizatzearekin batera. “EAJ-PNVren aldetik gure herrikideekin soinez soin lan egiten jarraituko dugu;orain arteko konpromiso berberarekin, Bermeo gero eta herri hobea izatea lortzeko. Hau ez da puntu honetan amaitzen, lanean jarraituko dugu, herritarren eskariei erantzunez”, gaineratu du Bermeoko bozeramaile jeltzaleak.

Secciones