Espainiako Bankuak oniritzia EMAN DU

BBK Fundazioaren Finantza eta Kudeaketa Plana onartu da

Xabier Sagredo, BBKko presidentea. (EFE)

Bizkaiko erakundeak urrats irmoz jarraitzen du, izan ere, 250 milioi inguruko erreserba sortu behar du 2022. urtera arte

Espainiako Bankuak onartu egin ditu BBK-k aurkezturiko azken Finantza Plana eta Kudeaketa Protokoloa. Espainiako Bankuak 2015eko azaroan argitaraturiko zirkularrak adierazten zuen bezala, BBK-k aurkezturiko bi dokumentuekiko oniritzia jakinarazi dio arautzaileak erakundeari.

DEIA - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 09:50h.

BILBO. Zirkular honek banku-fundazioek (lehengo aurrezki-kutxek), haien artean kreditu-erakunde partaidetuen kontrola daukatenek, bete behar dituzten baldintzak ezartzen ditu, eta hauentzat finantza-plan indartua egin beharra ezartzen du. Kutxabankeko %57ren jabe gisa, BBKri 2022. urtera arte 250 milioi inguruko erreserba sortu beharra ezarri zion Espainiako Bankuak. Funts honek bankuaren kapitalizazioaren bermea suposatzen du.

Xabier Sagredok, BBKko lehendakariak, esan zuen 2015ean, erakunde arautzailearen zirkularra ezagutzean, zifra horrek "lasaitasuna, egonkortasuna ematen duela, eta geure bideari jarraitzea ahalbidetzen duela". BBKren finantza- eta kudeaketa-plana Espainiako Bankuak onartzeak “Fundazioak Kutxabanken duen partaidetzari eusteko egin duen apustua baliozkotzen du, eta, beraz, baita Legeak eskatzen zion Erreserba Funtsaren zuzkidura ere".

BBK

BBK Kutxabanken % 57ren jabea da, eta honek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Sorturiko diru-sarrerekin, Espainian biztanleko lehen Gizarte Ekintza dena gauzatzen du, eta bigarrena tamainari dagokionez. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

Secciones