Salmenten igoera

Merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2 handitu dira

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2 gehitu ziren ekainean.

Igoera ekainean eman zen EAEn, Eustaten arabera

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2 gehitu ziren joan den ekainean, prezio finkoetan eta lan egutegiko baldintza homogeneoetan. Salmentak %0,1 gehitu ziren maiatzaren aldean, urtaro eraginik gabe, Eustaten datuen arabera.

E. P - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:47h.

Bilbo. Bestalde, elikagaien salmentek %2,1eko gehikuntza izan zuten joan den ekainean EAEn, eta gainerako artikuluen salmentek %2,0 egin zuten gora, aurreko urteko hil beraren aldean. Halaber, maiatzaren aldean, elikagaien salmentak %0,1 gutxitu ziren ekainean, eta gainerako produktuenak %0,6 gehitu, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.

Herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan %2,5eko gorakada izan zuten merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, Bizkaian %2,2koa eta Araban %0,2koa, 2017ko ekainaren aldean.

Bestalde, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %4,0 gehitu zen ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,6 gutxitu maiatzaren aldean.

Modu honetan, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,4 gehitu dira 2018ko lehen seihilekoan, prezio finkoetan eta iazko aldi beraren aldean. Hazkundea elikagaien salmentetan (%3,2 gehitu dira) eta gainerako artikuluenetan (%0,9 gehitu dira) banatu da.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %3,1 gehitu da 2018ko urtarriletik ekainea bitartean, iazko aldi beraren aldean.

Secciones