Joana Vasconcelosen erakusketa

"Lilicoptère"artelana ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan

Vasconcelosen obra berria. (deia)

Artelana ezin izan zen instalatu ekainean, erakusketa inauguratu zenean, arazo teknikoak zirela eta

Joana Vasconcelos artista portugaldarraren "Lilicoptère" 2012. urteko artelana instalatu dute ostiral honetan Guggenheim Bilbao Museoko 105 aretoan, joan den ekainaren 29an inauguratu zen "Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz" erakusketa osatzeko.

EP - Viernes, 27 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:12h.

BILBO.- Guggenheim Bilbao Museoak uda honetan eskainiko duen Vasconcelos erakusketa osatu du bere azkenengo obrarekin. "Lilicoptère", artista postugaldar honen obrarik ikonikoetakoa da eta bere tamaia sailtasunak aurkeztu ditu instalazioan. Vasconcelosen piezari doikuntza teknikoak egin behar zizkiotenez, artelana ezin izan zen instalatu erakusketa ekainean inauguratu zenean, eta azkenean ostiral honetan jarri dute, Bilboko museotik jakinarazi dutenez.

"Lilicoptère" obra konplexu eta handia urre koloreko helikoptero bat da 2012. uretan egina. Swarovski etxearen milaka beira ale distiratsurekin apaindua dago eta kanpoaldea ostruka lumazko geruza nabarmen eta koloretsu batez estalia du.

Piza hau, hedabideen aurrean aurkeztu du gaur artistak, eta ostiral honetatik aurrera ikusgai izango da Guggenheim Bilbao Museoan, beste pieza guztiak eskaintzen diren aretoan, bere herriko garrantzitsuena une honetan.

"Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz" erakusketak Bilbao Aseguruak aseguru konpainiaren babesa du, eta ikusleari gonbita luzatzen dio "artistaren unibertsoan bete-betean murgiltzeko". 

"Ikuspegi zuzen eta umoretsua darabil Vasconcelosek, eta gure gizartearen kontraesanetako asko esfortzu handiegirik egin gabe azaltzen ditu, itxuraz", azaldu dute.

Secciones