arkitektura

Zurez eraikitzeko maitasuna

Iruñeko Rotxapea auzoan dago Chérrez eta Cantera taldearen bulegoa. Egurrari protagonismoaemanez, bi erabilera nagusi ditu espazioak: lan egiteko tokia eta biltegia. CHÉRREZ ETA CANTERA

Egurtek 2012. urtetik Bilbon antolatzen denNazioarteko Egurrezko Eraikuntza eta ArkitekturaForoa da, egurraren erabilera balioan jarri etasustatzeko helburua duena. Kongresuaz gain, egurrezegindako arkitektura-lanak saritzen dituzte

ULA IRURETAGOIENA - Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:20h.

XAVIER Chérrez eta Raquel Cantera iruindar arkitektoak izan dira aurtengo Egurtek 2018 barnediseinua modalitatean saridunak. Baina ez da lehen aldia Chérrez eta Cantera lan-taldeak egurrez egindako lanengatik merezimenduak jasotzen dituena. 2014an Iruñeko Jesuiten eskoletan egindako kapera eta auditorium-aren hedapen eraikinak eta bertarako diseinaturiko altzariek ohorezko aipamena jaso zuten arkitektura eta altzarigintza modalitateetan.

Bestalde, Cherrez+Cantera web orrialdean kuxkuxeatzen badugu, beste hainbeste arkitektura-lan aurkituko dugu, non zura material nagusia den. Zurarekiko maitasuna agertzen duen lan taldea da ezbairik gabe, eta horregatik poz handia da saritua izatea, saritua izateak apustu baten aldeko aitortza balioan jartzen duen heinean.

Egurra zuhaitzen enborretan dagoen materia bizia da. Egurra zura bilakatzen da enborra zatitzen denean, eraikitzeko piezak eskuratuz. Zurezko egiturak, fatxadak, zoruak, paretak, estalkiak, arotzeriak, mahaiak, eserlekuak, biltegiak egin daitezke. Ez daude bi egur pieza berdin, bi pertsona berdin ez dauden bezala. Zurezko tauletan zuhaitzaren bizitzaren gorabeherak azaltzen dira.

Zurezko elementuek zaintza behar dute, material organikoa izateagatik, denborak, hezetasunak eta animaliek eragiten diote, biziraupena ahulduz. Baliteke horregatik denok identifikatzea zurezko espazioa goxotasun sentsazioarekin. Baina egurrak, petroliotik deribaturiko beste materialekin alderatuz, konpontzeko aukera du, birziklagarria da eta, gizakia bezala, naturaren zikloen parte bilakatu daiteke, errauts bihurtzendugunean. Gaur egun enborretik egur transformatu mota asko gertatzen dira, birutak prentsatuz, taula finak enkolatuz... Hala ere, zur garaikideen erabilera sustatzea plastikoen aurrean, ongizate espazialaren aldeko lana egitea da.

BULEGOA ETA GALERIA 2018ko Egurtek saria jasotako lana Iruñeko Rotxapea auzoko Anelier pasealekuko 22.zenbakian kokaturik dago Arkitektoen bulego espazioa da eta aldi berean arte galeria bat osatu dute. Ohiko lokalen ezaugarriak ditu;altuera handia (baina bi solairu lortzeko estuegia), espazio luze eta estua, eta barruko patio eta kale nagusi batera ematen du. Luzerari aurre egiteko, fatxada guneetan arte galeria lekutzeko espazioa utzi da, erakusleiho-funtzioa eginez, eta honekin batera lan-espazioari pribatutasuna eskaintzen zaio. Bulegoak bi erabilera nagusi ditu;ordenagailuetan lan egiteko mahaiak eta biltegia. Erabilerak altueran antolatu dira.

Egurra bi oinak eusteko egitura eta altzariak egiteko erabili da. Konifera zuhaitzetatik ateratako egurraz gain, beirazko paretak eta telazko gortinak eraiki dira. Egitura berezia da, zurezko zutabe eta habeekin hiru dimentsioko egitura bat osatu delako, egituraren sakoneran lan-mahaiak txertatzeko aprobetxatuz.

Honela, altzariak egituran integraturik ageri dira, bakarra balira bezala. Espazioaren irudi orokorrari dagokionez, Chérrez eta Canteraren beste lanetan ikus daitekeen ezaugarri berdina errepikaturik ageri da: espazioaren materialtasunak linea bertikalak eraikitzen ditu –kasu honetan telarekin–, espazio ordenatu baten irudia lortzeko baliatzen dutena.

Dagoeneko irakurleak detektatuko zuen arkitektook marrak espazioan eraikitzeko dugun delirioa. MUGIMENDUA Goazen lanaren “soluzio izarra” ikustera: zurezko solairuaren mugimendua. Mugitzeko aukera posible da egurrezko egituran errail bat egin delako eta solairuari gurpilak jarri zaizkiolako. Asmakizun honekin lortzen da, solairuaren kokapenaren arabera, espazioa guztiz eraldatzea. Espazio bikoitzak modu aldakorrean sortzeaz aparte, solairuaren mugimenduak fatxadetatik sartzen den argiztapenaren gaineko kontrola izatea baimentzen du. Solairuak batzuetan babesa emango du

Secciones