Urdaibai Biosferako Erreserbak txikienen bisita saritzen du

Oparitukio diren kamisetak (Eusko Jaurlaritza)

Erreserbaren logotipoa daraman kamiseta bat oparituko zaie

Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Biosferako Erreserba bakarrean kokatutako Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroa bisitatzen duten 7 eta 13 urte bitarteko haurrek, erreserbaren logotipoa daraman kamiseta bat jasoko dute opari moduan bisitaldiak bultzatzeko helburuarekin.
 

Deia - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:09h.

Bilbo.  Ekimen honen bidez, eskola-programa bukatuta dagoen sasoi honetan, familia-aisialdia eta haurren bisitaldiak bultzatu nahi dira. Izan ere, 2017-2018ko ikasturtean zehar, 174 ikastetxetako 12.000 ikasle baino gehiago hurbildu dira Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroa bisitatzera.

Ekoetxea Urdaibai eraikinean erreserba horretako bulegoak daude, baita erakusketa iraunkor bat ere. Bertan, bisitariekin elkarrekintzan jardunez, ingurune natural babestu batek ezkutatzen dituen balioak erakusten dira. Bertan ere, Nazio Batuen MaB (Man and the Biosphere) programari esker, mota honetako espazioetan gizakiaren eta naturaren arteko elkarbizitza nola den posible erakusten da.

Erakusketak 5 atal diferente ditu. Biosferaren Erreserba bat zer den azalduz ekiten zaio ibilbideari, planetako erreserba bakoitzaren fitxa tekniko bat izango da eskuragarri eta bideo batek munduko zonalde ezberdinen lagunen testigantzen berri emango ditu gune honetako beren bizitzaren esperientziak kontatuz.Erakusketaren hurrengo urratsa Urdaibaiko Erreserbaren ezaugarrien deskribapen zehatz batean oinarritzen da, haren kudeaketa-ereduaren eta bere patronatuak burutzen dituen proiektuen berri emanez.

Erakusketa hau bisitatuko duten pertsonek aurkituko duten baliabiderik deigarrienetariko bat dimentsio handiko erliebezko pantaila bat izango da. Bertan, bideo-mapping proiekzioak eskainiko dira antropozenoa ezagutarazteko. Egun bizi dugun aro geologiko horren ezaugarrien artean gizakiak Lurrean eragindako inpaktu garrantzitsua dago.Erreserbako flora eta faunaren atalean, herritarrek “soinu-dutxez” gozatu ahal izango dute, eta bertako animalien soinuak identifikatu ahal izango dituzte. Mural handi batek osatzen du erakusketa, non Euskadiko kultura, tradizio eta folklorearen alderdi nagusiak laburbiltzen diren. Erakusketa iraunkor honetaz gain, Ekoetxea Urdaibain, urtean zehar, aldi baterako erakusketa ugari egiten dira ondare naturalaren balioak ezagutzera emateko. Egun hauetan, adibidez, bisoi europarrari buruzko bat eskaintzen ari dira, Europan mehatxatuen dagoen ugaztun haragijalea babesten laguntzeko.

Secciones