Abuztuan

Burdinbidearen Euskal Museoak 57 tren historiko jarriko ditu zirkulazioan

Burdinbidearen Euskal Museoak (BEM fundazioa)

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak 57 tren historiko jarriko ditu zirkulazioan datorren abuztuan, 13 lurrun trakziozkoak eta 44 diesel, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 17:01h.

Donostia.  Lurrunezko trenak larunbat, igande eta jaiegunetan ibiliko dira. Larunbatetan 12.30ean eta 18.00etan irtengo dira, eta igande eta jaiegunetan 12.30ean. Gainera, abuztuaren 1ean, lanegunetako diesel trakziozko trenen 2018ko zerbitzua hasiko da (asteartetik ostiralera), eta abuztuan bakarrik eskainiko da. Diesel trenak Azpeitiako museotik ibiliko dira, 12.30ean eta 18.00etan.

Museoak udako ordutegia du martxan abuztuaren 31ra arte: 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era dago zabalik asteartetik larunbatera, eta 10.30etik 14.00etara igande eta jaiegunetan, bere arduradunek gogoratu dutenez.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetarikoa dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak;automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ikusgai daude.

Orobat, museoa "1921-1926. Urola trenbidearen eraikuntza" argazki erakusketa aurkezten ari da. Formatu handiko 36 argazkiko bilduma bat da. Argazki gehienak argitaragabeak dira, eta Urola trenbideko eraikuntzako zenbait etapa islatzen dituzte.

Secciones