Zirrikituetatik begira

Elkar

Josu Torre - Martes, 31 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

INORK dohaniko publizitatea dela pentsatuko du eta horrela balitz ere ez nintzateke damutuko edo parkaeskatuko. Egunotan, Estatuko liburu eta banatzaile handienak bere berrogeitazak urteetako ibileraren agerpena egin du jendaurrean eta liluratzeko ez ezik ikaratzeko datuak eman dituzte hartan. Estatuko bainatzaile pribaturik handiena izenaz gain, 28 entrepresak osatzen dutela edota Euskal Liburu eta Kanta Argitatzaileak, inguruan zituzten liburudenda, editorial, diskozigilu eta abar berenganatu zituztela diote askok salatze moduan;barnera jo ezkero denak ala denak dakite horrela izan ez balitz erabat desagertu egingo zirela. Eztabaidarako puntua hor dago, dena den. Adibide sinple bezala Durangoko Azokan Elkar, Zabaltzen edo taldeko enparauak kendu ezkero hainbat haize kabituko litzateke. Ondotxu dakigu Bilintx-etik hasi, Urretxindorrak, Galería, Herriak eta beste nabarmen murgiltzen zijoazela.

Kritiketatik abiatu naizen arren badut beste norabiderako motiborik. Zorotzat ez bada ere inozo edo ameslaritzat hartu genituen haseretan, 1970 hamarkadan, Jaka Anaiak, Sos eta beste gutxi batzuk, sortzen soilik hasiak ziren ikastolatik ikastolara -gero beste eskoletara- liburuak banatzen joaten zirenean. “Hemen dohanik uzten dituzte gero eskariak jasotzeko esperoan, beste gabe”, esan zidaten ikastolako maisu maistrak erabat harrituta. Ez zeuden edo geunden holakoetara ohituak. Berritzailea hori edo handik lasterrera, herriz herri furgo batean kaseteak edo liburuen eskeintzen. Astegun buru zurien, eskolara joan eta gero 900 bizilaguneko herriko plazan ikusi nituen, jendea erakartzeko musika jarriz.

Kassette bat zer den galdetzen duenari, egun Elkar-ek jardun duen erronka nagusia gaur gaurko banaketa sare zehatz bezain indartsu batera bidea dela esango diot. Ez da erronka erraza. Agerpenean esan zutenez -izenik aipatu gabe- Amazon bezalako erraldoieri aurre egitea -EH eremuan jokalari dira jadanik hauek- zaila da eta dimentsioaren ordez autonomia eranstea dute helburu. Ongi etorria bide digital guztiei, baina aurrekoekin Elkar ulertzea opatuz.

Secciones